Entzuteko prozesuari emango dio hasiera Barakaldok Emakumeen Etxea nola erabili zehazteko

0

Abian dira udal alderdi politikoekin, hiriko elkarte feministekin eta emakume taldeekin batzarrak, Bondad kalean kokatuko den ekipamendurako zer eredu aukeratuko den diseinatzeko. Uda amaieran, segurtasunik gabeko puntuak aurkitzeko emakumeekin egiten diren ibilbideei ekingo zaie berriro ere. 2017an dihardute horretan.

Barakaldoko Udala partaidetza-prozesu bat egiten ari da Emakumeen Etxeak izango dituen erabilerak zehazteko; zerbitzu hori Bagatza auzoan jarriko da abian, La Bondad kalean, Barakaldoko emakumeentzako zerbitzuak eta jarduerak hartzeko.

Horretarako, Barakaldoko Udalak hiriko udal-alderdi politikoekin, elkarte feministekin eta emakume-taldeekin entzuteko prozesu bati ekin dio, udal-ekipamendu horren kudeaketa-eredua diseinatzeko, bai eta bertan jasoko diren zerbitzuak eta erabilerak diseinatzeko ere.  Genero-indarkerian eta emakumeen ahalduntzean aditua den aholkularitza-enpresa baten bidez egiten ari da prozesua.   Orain arte, lehen topaketa bat egin da udaleko talde politikoekin eta beste bat elkarte feministekin eta emakume-taldeekin.  «Emakumeen Etxea sortzea gobernu-taldeak egindako apustua da, Barakaldoko emakumeei ematen zaizkien zerbitzu guztiak biltzeko gune bat izateko, eta, bertan, jarduerak egin ahal izateko eta, gainera, Emakumearen Kontseiluaren egoitza izateko, bertan ere lan egiten ari baikara.  Baina hori ez da apustu bat soilik, Barakaldoko alkate Amaia del Campok gogorarazi duenez, Barakaldoko IV. Berdintasun Planean argi eta garbi jasotzen den konpromisoa baizik.

Barakaldoko Udalak badauka dagoeneko Emakumeen Etxearen proiektua hasteko lokal bat. Bagatza auzoko Bondad kaleko 10. zenbakia da, Bizkaiko Foru Aldundiak Udalari xede horretarako lagatakoa.  Dagoeneko eskuragarri dugun espazioarekin, Emakumeen Etxe hau nolakoa izatea nahi dugun zehaztu behar dugu, eta hori Emakumearen arloko ekintzetan parte hartzen duten elkarteen eskutik egin nahi dugu, hori baita Barakaldo eraiki behar dugun modua, barakaldarren eskutik sortu behar duguna, azpimarratu du Del Campok. Horretarako, uda igarota, bisita bat antolatuko da Emakumeen Etxearen instalazioetara, partaidetza-prozesu horretan parte hartzen ari diren talde feministekin eta emakume-elkarteekin.

SEGURUAK EZ DIREN BESTE PUNTU BATZIK AURKITZEKO IBILBIDE BERRIAK
Bestalde, alkateak iragarri du emakumeekin ibilbide berriak aktibatzeko lanean ari direla, ziurtasunik gabeko puntuak antzemateko.  Uda ostean hasiko dira bisitak, berriz ere hiriko auzoetan ibiliz, egunez zein gauez, segurtasunaren ikuspuntutik hobetu daitekeen elementu edo eremuren bat dagoen egiaztatu ahal izateko.

2017an hasi zituen Barakaldoko Udalak horrelako bisitak. Harrezkero, bisitak errepikatu egin dira 2019an, 2020an eta 2021ean. Ibilbideetan udaleko teknikariek ere parte hartzen dute, herritarrek egiten dituzten proposamenak aztertu ahal izan ditzaten.