Kontserben industriako hondakinekin garatutako mikroalgak, bioongarriak lortzeko NEIKERek koordinatzen duen SEA2LAND Europako proiektuaren esparruan lortu da emaitza hori, eta helburua da arrantza industrian sortzen diren hondakin tonak bioongarri bihurtzea

0

Lan hori Europako SEA2LAND proiektuaren esparruan egin da, Europar Batasunaren Horizon 2020 programak finantzatuta, arrantza industrian tonaka sortzen diren hondakinak bioongarri bihurtzeko. 7,7 milioi euroko aurrekontuarekin, ‘itsasotik lurrera’ estrategiak proposatzen du 7 azterketa kasutan 10 teknologia baino gehiago aplikatzea Europako arrantza sektoreko 6 eremu adierazgarritan (Ipar Itsasoa, Baltikoa, Bizkaiko Golkoa, Mediterraneoa eta Adriatikoa, baita Ozeano Atlantikoa ere).

Horretarako, hainbat prozesu teknologiko optimizatzen ari dira, hala nola mikroalgekin nutrienteak atzitzeko eta birziklatzeko prozesuak, konpostatze aurreratua, biolehorketa, kontzentrazioa eta erauzketa izozketa bidez, pirolisia edo kitina erauzketa, besteak beste, eta, horiei esker, oinarri biologikoko eta neurrira egindako ongarriak sortu ahal izango dira, bai tokiko labore eta baldintzetarako, bai esportaziorako.

NEIKERek koordinatuta, SEA2LAND proiektuak 11 herrialdetako beste 25 bazkideren partaidetza du: Liegeko Unibertsitatea (ULIEGE), Fibl Europe – Forschungsinstitutfur Biologischen Landbau Europan (FIBL EU) eta Belgikako Universiteit Gent (UGENT); Kroaziako IPS Konzalting Doo Za Poslovne Usluge (IPS); Estoniako Nutriloop Ou (NUTRI) eta Eesti Taimekasvatuse Instituut (ECRI); Frantziako Center Regional D’Innovation et de Transfert de Technologie Agroressources (CATAR), Institut National Polytechnique de Toulouse (INPT) eta Chambre D’Agriculture des Pyrenees Atlantiques (CAPA); Italiako Universita Politecnica delle Marche (UNIVPM), Universita degli Studi di Milano (UMIL) eta Societa Cooperativa Pescatori Molluschicoltori (CO.PE.MO); Maltako Aquabiotech Limited (ABT); Norvegiako Gronn Gjodsel As (Grønn), Norsk institutt for biookonomi (NIBIO) eta Norsk Landbruksradgiving Nord Norge (NLR-NN); Portugalgo Instituto de Soldadura e Qualidade (ISQ); Espainiako Barna SA (BARNA), Caviar Pirinea SL (CAVIAR), AZTI, Fundacio Universitaria Balmes (UVIC-UCC), Fertinagro Biotech SL (FERTINAGRO) eta Iniciativas Innovadoras Sal (INI); Suitzako Forschungsinstitut Fur Biologischen Landbau Stiftung (FIBL-CH) eta Txileko Instituto de Investigaciones Agropecuarias (INIA).

SEA2LAND bioekonomia ?baliabide biologikoetan oinarritutako ekonomia? etorkizuneko eredu ekonomiko gisa bultzatzen duen Europako estrategiaren barruan txertatzen da. Halaber, Eusko Jaurlaritzak bioekonomiaranzko trantsizioa sustatzeko duen estrategiaren barruan kokatzen da.

Informazio gehiago