Kultura eta Hizkuntza Politika sailak 20.000 eurorekin lagunduko du Gasteizko Jazzaldiko Jazza Parkean ekimena

0
Sede del Gobierno Vasco, Lakua

Gaurko Gobernu Kontseiluak Jazza Parkean ekimena babesteko 20.000 euroko dirulaguntza emango dio Kultura eta Hizkuntza Politika sailak.

Jazza Parkean Gasteizko Jazzaldia antolatzen duen Kultur Elkarteak bultzatutako proiektua da, eta Jazzaldiaren egungo bi agertokiak Prado parkean jarriko den hirugarren batekin zabaltzea du helburu. Hirugarren eszenatoki honek ordutegi jarraituko emanaldien programa bat izango du uztailaren 12tik 17ra ospatuko den Jaialdiaren asteburu osoan zehar eta 36.000 euroko aurrekontua izango du. Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 20.000 euroko zuzeneko diru-laguntza emango du gastu horiek diruz laguntzeko.