Pediatria Pneumologiako ikerketa-lana aintzatestea

0

Maiatzaren 5ean, 6an eta 7an, Jerez de la Frontera udalerrian, Pediatria Pneumologiako Espainiako Elkartearen (SENP) XLIII. bilera –urtean behingoa– egin zen. Bertan, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Pediatria Pneumologiako Unitateak egoiliarrentzako Kasu Klinikoen Lehiaketako lehen saria lortu zuen. Kasu irabazlea Miguel Abad Cobo doktoreak defendatutako «transplante hematopoietikoaren ondoko konplikazioak» izan zen, eta Ricardo López Almaraz, Javier Gil Antón eta Mª Dolores Pastor Vivero doktoreek hartu zuten parte bertan. Bestalde, Mª Dolores Pastor Vivero doktoreak oso modu aktiboan hartu du parte, Fibrosi Kistikoaren Europako Erregistroko koordinatzaile gisa, «SARS-CoV-2 bidezko infekzioa fibrosi kistikoa duten haurrengan: CF-covid19-Spain Erregistroko datuak» ahozko komunikazioarekin, zeinak lehen saria lortu zuen ahozko komunikazioen kategorian. Fibrosi Kistikoaren Europako Erregistroak covid-19aren pandemia hasi zenez geroztik darama birus horrek fibrosi kistikoa duten pazienteengan duen eraginari buruzko datuak biltzen.