Urkulluk Mercedes-Benzeko Stuttgarteko egoitzara egingo duen bisita hasi da

0
PRUEBA

Iñigo Urkullu Lehendakaria Stuttgartera joan da, Mathias Geisen Mercedes-Benz Vanseko CEOarekin biltzeko eta ibilgailu elektrikoarekin eta jasangarritasunarekin lotutako enpresa-proiektuak bertatik bertara ezagutzeko.

Lehendakariarekin batera, Arantza Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua, Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia, Mikel Amundarain Industria sailburuordea eta Ainhoa Ondarzabal Basque Trade & Investmenteko zuzendari nagusia izan dira.