Aholku praktikoak eman ditu Barakaldoko Herritarren Segurtasun Arloak oporretan eta jaietan lapurretak eta erasoak prebenitzeko

0

Herritarren Segurtasuna eta Babes Zibila arloko zinegotzi Ángel Madrazok, aholku praktiko batzuk eman ditu gaur, Barakaldoko udan oso ohikoak diren bi egoeratan (oporrak eta Karmengo jaiak, uztailaren 9an hasiko direnak) delitu-egitate jakin batzuk prebenitzeko.Madrazok, José Félix Segurola Udaltzaingoko komisario buruordearekin eta José Antonio García Babes Zibileko boluntarioen arduradunarekin batera, hainbat jarraibide eman ditu oporretan hutsik gera daitezkeen etxeetako lapurretak prebenitzeko, bai eta gaizkileek festak  (kontzertuak, jai-esparruak, barrakak,  txosnak, eta abar) direla eta deskuiduak  aprobetxatuz egiten dituzten  ebasketak, handiak saihesteko ere.

«Jai- eta aisialdi-esparruetan ez dira diru-zorroa eta mugikorra bistatik galdu behar; izan ere, Madrazok azaldu duenez, poltsa edo motxila horiek gorputzaren aurrealdean jarri behar dira beti, jendetza biltzen den lekuetan gaudenean».

Herritarren Segurtasuna eta Babes Zibila arloko zinegotziak merkatari eta ostalariei gogorarazi die gaizkileak  (karteristak, substantzia estupefazienteen salmenta, etab.) egon daitezkeela susmatzen dutenean, berehala jarri behar dutela harremanetan Udaltzaingoarekin. Gainera, segurtasun-neurri zorrotzak hartu behar dituzte billete faltsuak detektatzeko, eta zalantzarik izanez gero, udal-agenteei deitu behar zaie.Ángel Madrazok adierazi duenez, Herritarren Segurtasun arloaren jarraibideak zero tolerantziakoak dira eraso sexisten aurrean, eta emakumeen askatasuna urratzen duten jarrera guztiak salatzera gonbidatu ditu herritarrak. Prebentzio-neurri gisa, Madrazok edari alkoholdunak edo estupefazienteak kontsumitzea eta motordun ibilgailuak erabiltzea bateraezinak direla nabarmendu du, eta garraio publikoa, autobusa, trena, metroa edo taxiak erabiltzea gomendatu du.Jai hauetan, Udaltzaingoa eta Babes Zibileko boluntarioak udalerriko kaleetan egongo dira, babesa emateko eta ekitaldi guztiak normaltasunez garatzen laguntzeko, baina zeregin horiek bizilagun guztien jarrera arduratsuarekin ezarri behar direla azaldu du.

Horri dagokionez, gogorarazi behar da garrantzitsua dela osasun-agintarien jarraibide eta gomendio guztiei jarraitzea, COVID-19ak eragindako kutsatze berriak saihesteko. Zeregin horiek udalerriko herritar guztien jarrera arduratsuarekin ezarri behar dira.

Etxebizitzetako lapurretak prebenitzea eta istripu-arriskuak saihestea xede duten aholkuen artean nabarmentzen dira:

●      Atea-leihoak ondo ixtea, batez ere, kokatuta dauden altueragatik, erraz sartzeko moduan daudenak.

●      Kontsumoak ‘stand-by’ egoeran dauzkaten deskonexio elektrikoko aparatuak eta ur eta gas hornikuntza moztea.  Horrela arriskuak saihestuko dira tentsio-igoeraren bat gertatzen bada.

●      Kontuz ibiltzea sare sozialetan oporrei buruzko datuak ematerakoan.

●      Telefono finkoa mugikorrera desbideratzea edo bolumena jaistea, etxebizitza barruan soinua etengabe jotzen egon ez dadin.

●      Senideren bati edo lagunen bati bi edo hiru egunetik behin etxera joan dadila eskatzea, pertsianak ireki, eskutitzak jaso eta arropa eskegi eta jasotzera, etxebizitza hutsik dagoela ikus ez dezaten.

ABISUA BEREHALA EMAN

Aholku erraz horiez gain, Madrazok gogorarazi du komenigarria dela herritarrek auzokideen etxebizitzetan antzeman dezaketen edozein mugimendu susmagarri Udaltzaingoari jakinaraztea. «Poliziaren jarduketa azkar batek etxebizitza bat okupatzeko saiakera hura bizitoki bihurtzea eragozten du ‘in fraganti’ harrapatuz gero, eta lege-ekintzak errazten dizkie titularrei», adierazi du.Zinegotziak azpimarratu du oso garrantzitsua dela delitugileek etxebizitzaren sarrerak eta irteerak kontrolatzeko, ateetan jartzen dituzten marken edo lekukoen berri ematea Udaltzaingoari.  Gainera, atarian eraikinetik kanpo pertsona susmagarriak egonez gero, udaltzainei abisatzeko eskatu du.Garrantzitsua da, halaber, etxebizitzara sartzeko atea behar bezala ixtea, giltzaz, ateko segurtasun-elementu guztiek batera jardun dezaten, inor bidegabe sartzen saiatuz gero. «Nolanahi ere, pertsona batzuek, beren osasun-egoeragatik, ez dute gomendatzen aholku hori jarraitzea», argitu du Madrazok. Garrantzitsua da, halaber, atezain automatikora deitzen badute, erantzutea, lapurrari argi utziz etxebizitzaren barruan gaudela.

BESARKATZEAN, ADI EGON

Herritarrek arreta berezia jarri behar dute ezezagunen besarkada maitekorrak gertatzen direnean, lapurreta egiteko beste modu bat baitira. Biktimaren kontaktua eta nahasmena aprobetxatzen dute diru-zorroa, mugikorra, erlojua edo bitxiak lapurtzeko, Ángel Madrazok kontatu duenez.

«Ohikoa da lapurreta horietan espezializatutako gaizkileek banketxeen barrualdea zaintzea eta adineko pertsonak aukeratzea, bakarrik daudenak eta dirua atera dutenak, deskuidua aprobetxatuz, etxerako bidean dirua lapurtzeko», gogorarazi du Herritarren Segurtasuneko eta Babes Zibileko zinegotziak.

Ebasketa horiek saihesteko, garrantzitsua da banketxetik irten baino lehen dirua barruko poltsikoan gordetzea, ezaguna ez den norbaitek distraitzeko egin dezakeen edozein ekintza ekiditea, eta, batez ere, atarira sartu aurretik begiratzea, inguruan susmagarriren bat ote dagoen ikusteko. Azkenik, ez da igogailuan igo behar eraikinekoa ez den inorekin, eta beharrezkotzat joz gero, ataritik irten eta gero sartu.