Eusko Jaurlaritzak eta IBERDROLAk (I-DE) hitzarmen berri bat sinatu dute natura-ondarea eta hegazti-fauna prebenitzeko

0
    • Hitzarmenaren helburua da EAEko goi-tentsioko aire-lineen egokitzapena hobetzen jarraitzea, zehazki, natura-ondarea eta biodibertsitatea kontserbatzeko eremuetan daudenena, hegazti-fauna babesteko

 

Jarduera bi erakundeen biodibertsitate-estrategiaren barruan kokatzen da. Estrategia horren helburua ekosistemak babestea eta leheneratzea da, habitatak eta espezieak galtzea eta hondatzea saihestuz.

Helburu horrekin, 2019an lankidetza-esparru bat adostu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta I-DE delakoaren artean, eta haren indarraldia 2022ko ekainaren 13an amaitu zen.

Aldi horretan, Iberdrolak 3.238 euskarri egokitu ditu Euskal Autonomia Erkidego osoan, gehienak natura-ondarea babesteko eremuetan edo hegaztiei eragin diezaieketen eremuetan.
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak eta Iberdrolak oso balorazio positiboa egin diote 2019an sinatutako lankidetza-hitzarmenari, eta, horregatik, beste hiru urtez lankidetza-esparruari jarraipena ematea erabaki dute.

Hitzarmen berriak lurraldean goi-tentsioko aireko linea elektrikoen zerrendatik gutxienez 1.200 euskarri berri egokitzea erabaki du, bi erakundeek fauna babesteko eta habitat naturalak hobetzeko hartutako konpromisoaren barruan.