Egoitza Bilbon duela, Heuristik 2018an sortu zen, eta dagoeneko dozena bat langile ditu plantillan, Bartzelonan, Madrilen eta Valladoliden, besteak beste. Euskal startupa bi produkturekin aurkezten du bere burua: ‘Heuristik Health’, osasun entitateetan identifikazio eta logistika prozesuak erraztera zuzendua, eta ‘TOBBY0’, zure maskota galdua aurkitzen laguntzeko app bat.
Biometria eta Adimen Artifizialaren arloko araudi berriak dira ere, Heuristiken plan berrien oinarria. Startup oraintxe, hatz-marka ezagutzeko eta IA konbinatzen dituen software batean zentratuta dago. Pazienteen datuak kudeatzera bideratutako soluzioa da, eta osasun-zentroen administrazio eta lan-kudeaketari laguntzea ere ahalbidetzen du. Tresna horri esker, bere identifikazioa asko azkartzen d larrialdi medikoetan, ebakuntza ondokoetan eta osasun-zentroetan, pertsona erabiltzaileak konorterik gabe daudenean, agiririk gabe edo Alzheimerra ala gorreria bezalako gaixostasunak pairatzen dituzten egoeretan lagunduz, adibidez.
Gaur egun, ospitaleetako informazioa kudeatzeko beste tresna batzuk lantzen ari da enpresa, eta bere proiektuek hainbat azeleragailu programa estatubatuarren bidez bultzatzeko aukera dute. Hain zuzen ere, merkatu horretara zuzendu nahi dute bere negozioa, programa pilotuak abian jartzearekin batera, bai estatuko zein Europako ospitaleetan.
Inbertsio pribatura irekita, Heuristiken proiektuek finantzaketa publikoa dute Ikerketa eta Garapen Teknologikorako laguntza-programen bidez; orain, Europar Batasuneko Ikerketa eta Berrikuntzako (I+I) esparru-programa den «Horizon Europe» barruan proiektuak egiteko asmoa dute.