Milaka lagun bildu dituzte Karmenek Herriko Plazara, bai eta gonbidatu ere, parekotasuna eta feminismoa gogoan izatera eta euskara mintzatzera

0

Amaitu da atzerako kontaketa. Bi urte geroago, prest dago dena Karmenak itzul daitezen.  Eta itzulera ilusionagarri honetarako, Barakaldoko jaiek abesti propioa dute: Zapia Jantzi, Irrifarra Piztu! Letra Idoia Anzoriandia bertsolariak sortu du, eta musika, berriz, David Nanclares, Hala Dzipo tokiko musika-eskolakoak. Abestia ekitaldi batean aurkeztu da gaur goizean Amaia del Campo alkateak, Udal Jai Batzordearekin batera, eta blusak, txapelak eta ohiko pina eta metxeroa eman dizkie Sasiburu Euskaldun Elkartearen eta Jolindarrak konpartsaren izenean arituko diren pregoilari eta txupin-jaurtitzaileari. Sasiburu Euskaldun Elkartekoa eta Jolindarrak konpartsakoa.

Udal Jai Batzordeak enkargatutako abestiak hainbat ahots izan ditu, hala nola Manu, Porco Bravo, Endika Lahaine, Eider Zenarrutzabeitia, Hala Dizipo edo musika-eskola horretako kide diren haurrak.   Gainera, sorkuntzan beste hauek ere hartu dute parte: David Gorospek, bateria; Unai Lasok, trikitixa; Iker López de Bergarak, whistlea; Alberte Sanmantínek, gaita galiziarra; Iñaki Kortazar Txopok, dultzaina eta Iñaki Sobradok, atabala. Balea Musika Ideiak elkarteak grabatu du kantua,  eta Karmenak alaitasunez bizitzera deitzen ditu herritarrak, kaleak kolorez betez eta jende guztiak festetan lekua duela nabarmenduz.   Gainera, letrak jaietako protagonistak gogorarazten ditu:  erraldoiak, dantzariak eta, nola ez, Jolín eta Deabru, jaietako maskotak.

Zapia Jantzi, Irrifarra Piztu, Udaletxeko Youtubeko kanalean entzun daiteke, eta bihar hasiko da modu ofizialean entzuten, Karmenak hasitakoan.  «Barakaldorako egindako abesti honetaz gozatu ahal izatea espero dut, gure jaiak dantzatzeko eta alaitzeko asmoz egina baita», adierazi du alkateak.

PREGOILARIAK ETA TXUPIN-JAURTITZAILEAK, JAIAK ABIAN JARTZEKO PREST
Alkateak, gainera, ohiko blusak eta txapelak eman dizkie aurtengo jaietako ordezkariei.  Pregoilariei dagokienez, Ander Ezeiza arduratuko da Sasiburu Euskaldunon Elkartea ordezkatzen duen pregoiari ahotsa jartzeaz. Elkarte horrek bere 30. urteurrena ospatuko du, euskararen erabilera sustatuz.  Txupinaren metxa pizteko lana Jolindarrak konpartsaren esku geratuko da, Karmenetako talde zaharrenetako bat.  Gaur goizean, Txolik eta Irati Santinek blusak eta metxeroa jaso dituzte txupina jaurti ahal izateko.

«Ekitaldia aprobetxatu nahi dut Sasiburu eta Jolindarrak zoriontzeko, Udal Jai Batzordean hautatuak izan direlako, eta, batez ere, aprobetxatu, aste hau ahalik eta luzeen gozatzea opatzeko.  Karmenetako pregoilari eta txupin-jaurtitzaile izatea inork gutxik bizi dezakeen ohorea da, eta, horregatik, eurrez gozatu, eta, horrela, besteok ere gozaraziko gaituzue zuen alaitasunarekin», esanez amaitu du alkateak.