‘Barakaldo Creativity Market’ azokaren V. edizioa Barakaldon izango da uztailaren 16an, bertako hogeita hamar bat profesionalen partaidetzarekin

0
PRUEBA

Barakaldo Creativity Market’ programaren edizio berri bat hartzeko prestatzen ari da Barakaldo. Herriko Udalak Inguralderen bitartez antolatuta, uztailaren 16an, larunbata, Foruen Pasealekua azoka bihurtuko da, non 30 profesional baino gehiagok beren produktuen erakusketa askotarikoak eta originalak eskainiko dituzten artearen, artisautzaren eta eskulanen esparru anitzen barruan.

David Solla Garapen Ekonomikoko zinegotziak adierazi duenez, «aurten ere azoka honek Foruen Pasealekua hartuko du, urte osoan zehar lan egiten duten bertako profesionalek asmatutako artikulu original eta sortzaileekin».

Ildo horretan, Sollak gogorarazi du egun berezia dela Barakaldoko artisau, diseinatzaile edo artistentzat, eta herritarrak animatu ditu gure egun handian, hots, uztailaren 16an, El Carmen, «Made in Barakaldo» produktuen erakusleiho paregabe honetara hurbiltzera eta gozatzera. Aukera bikaina da jaiak tokiko sormena babestuz ospatzeko» esan du.

Horrela, larunbatean, bisuteria, brodaketa, ilustrazio, pintura, literatura, argazkigintza edo ehungintzako produktuak izango dira protagonista nagusiak, eta «Barakaldo Creativity Market» sormenezko pertsonen eta hiriaren arteko topagune bihurtuko da berriro.

Merkatu honen V. edizioan honako marka hauek hartuko dute parte: Sandra Erre, Txikidolls, Creaciones Monfofu, Lurrarium, Jamdameida, Karola Kosmetika Naturala, Volart, Lula´s Bakery, Basotar, Elena Fernández, 221b, MTX, Lucía Higueras, Nire Panpinak, Patipatú, El Rincón de la Aguja, Hilvanes de Colores, Andrés Rodríguez, Raquel Cortés, Retropixeladores, Regalaran, Laura Rojas Artesanía, Neklie Efreak, Cooperación Salesiana, José Antonio Gutiérrez, Laugar Brewery, Javier Lesaka, Mewgical Gurl, Mibélula, Barakaldo con el Sahara Salam, Oliva Lolo, Ana Almaraz, eta Javier Santurtún.

Guztiak «Barakaldo Creativity Market»-en elkartuko dira uztailaren 16an, larunbata, Foruen pasealekuan, 11: 00etatik 20: 00etara. Ekitaldi honi buruzko informazio osoa Inguralderen webgunean ere eskura daiteke.