-
- Sistemaren 25. urteurrena dela- eta, autonomia guztietako ordezkariek esperientziak partekatu dituzte eta zerbitzu horien zeregina aztertu
Lanbidek jardunaldi tekniko bat egin du Bilbon, astearte honetan. Bertan Espainiako enplegu-zerbitzu publiko guztietako ordezkariak bildu dira, sistema bateratua (SISPE) sortu zeneko 25. urteurrena dela-eta. Jardunaldian, dauden arazoak aztertu dira eta irtenbideak kontrastatu (etorkizunari aurre egiteko proiektuak aberastu ahal izateko).
Gloria Múgica, Lanbideko zuzendari nagusia, lan-saio baten anfitrioia izan da. Eta bertan parte hartu dute Gerardo Gutiérrezek (SEPEko zuzendari nagusia) eta Espainiako zerbitzu publikoetako berrogeita hamar ordezkarik. Jardunaldiak SISPEren 25. urteurrena du sorburu. Sistema horrek ahalbidetzen du teknologigoki integratzea enplegu-politika aktiboen kudeaketari buruzko informazioa, eta Estatuko zein Autonomia Erkidegoetako Enplegu Zerbitzu Publikoek egiten dituzten langabezia-prestazioei buruzko informazioa.
Gloria Mugicak gogora ekarri du Lanbide izan dela integratu den azken erakundea; zeren eta Euskadi izan zen enplegu-politika aktiboak bere gain hartu zituen azken autonomia-erkidegoa (2011n). Eta gainera berezitasun hau du (Espainian bakarra dena): errenta bermatua ere kudeatzen du; zertarako eta konektatzeko, batetik, enplegua eta diru-sarreren babesa eskatzen dutenak, eta, bestetik, enplegu-aukerak.
Bi eskubideren bermatzaile gisa duen funtzio bikoitz horrek sortu du hamarkada honetan (finantza-krisiak eta koronabirusaren ondoriozkoak zeharkatuta) Lanbidek ezin izan duela agerian utzi enplegu-zerbitzu gisa duen potentzial guztia. Hala ere, Lanbide erreferentea da bermatutako errenten kudeaketan “Beste eredu autonomiko batzuetarako inspirazioa da; bai eta herrialde osoan Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarrera aktibatzeko ere. Gainera, Idoia Mendiak lehendakariordeak, lehen unetik bertatik, uste zuen gai hori Euskadik hartu behar zuela bere gain (Espainiako Gobernuarekin koordinatua).
Testuinguru horretan, Mugicak azaldu du Lanbidek eraldaketa sakona hasi duela (antolamenduari zein funtzionaltasunari dagokienez); zertarako eta pieza giltzarria izateko, bai Diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko Legearen garapenean (Parlamentuan izapidetzearen azken fasean dagoena), bai eta Enpleguaren Euskal Legean ere (dagoeneko diseinatua dagoena eta alegazio publikoetarako irekia). Lege horrek “Espainian lehen aldiz aitortuko du pertsonek eskubidea dutela prestakuntza eta lan-orientazioa jasotzeko, zeren eta zerbitzu publikoen bitartez; hots, Eskubide sozialen Europako zutabeak jasotzen duen bezala.
Sistema publikoen etorkizuna
Horregatik, erronka teknologiko hutsekin batera (enplegu-zerbitzu publikoen kudeaketa hobetzekoak) Lanbideko zuzendari nagusiak azpimarratu du oso garrantzitsua dela administrazio guztiekiko elkarreragingarritasuna (eraginkortasuna areagotzeko), eta hauxe eskatu du “lankidetza, gure erkidegoen muga administratiboen gainetik”.
Eta azaldu du: “Funtsezkoa da lankidetza mota guztietan sakontzea, konplexurik gabe. Izan ere, horrek eragingo du herritarrak gu tresna erabilgarri gisa sentitzea, arazoak konpontzen dizkiegula, eta saihesten dizkiegula administrazioek beraiek konpon ditzaketen izapideak. Gure egoitzetara sartzen diren herritarrak kezkaz, beldurrez iristen dira; eta sentitu behar dute mahaiaren beste aldean dagoena laguntzeko prest dagoela. Hori da Lanbiden egiten ari garena, non gure bulego fisikoen formatua ere aldatuko dugun, atseginagoak izan daitezen. Gainera dagoeneko bulego birtual bat ere ireki dugu (mugikorretan ere erabilgarri), hainbat arrazoi tartean, gure egoitzetara jotzeko eragozpenak dituztenentzat.
Halaber, Mugicak SISPEko kide guztiak gonbidatu ditu “lan-bitartekaritzaren kontzeptuari” buruzko gogoeta egitera. “Guztiok dakigu gure zerbitzu publikoak ebaluatzerakoan eskatzen zaigun tasa gure bulegoetatik zuzenean egindako kontratazioari dagokiona dela, eta Europan ideia orokorra dela txikia dela. Baina, Lanbideren kasua aipatzearren, urtean 200 milioi euro baino gehiago bideratzen ditugu gure programen bidez kontratuak finantzatzera (gure sisteman bisatu behar direnak, eta ez direnak bitartekari gisa zenbatzen). Eta egia da, halaber, pertsonak kualifikatzeko prestakuntza finantzatzen dugula (ziurtagiri horiek kontratuetan dute eragina, beste bide batetik badira ere). Publikoa gizartearen ardatz egituratzaile gisa defendatzen dugunok irmo hausnartu behar dugu nola jokatzen dugun, bai Espainiak, bai eta Euskadik ere, lortu zezaten Gizarte Segurantzan inoiz baino afiliatu-kopura handiagoa izateko eta, beraz, inoiz baino pertsona gehiago kotizatzen eta eskubideak baliatzen” esaten amaitu du, etorkizunaren erronkei buruzko jardunaldi batean.