Finantzen Euskal Institutuak eta Elkargik abeltzaintza-sektoreko enpresei Ukrainako gerrak eragindako ondorioak arintzeko finantzaketa eskuratzen lagunduko diete

0
PRUEBA

Finantzen Euskal Institutuak eta Elkargi SGRk abeltzaintza-sektoreko enpresei finantzaketa eskuratzen lagunduko diete, Ukrainako gatazka belikoaren ondorioak arintze aldera. Zehazki, pentsu-ekoizleei beste finantzaketa-aukera batzuk eskainiko zaizkie. Enpresa horiek gutxienez 25.000 euroko eta gehienez milioi bat euroko kreditu-lerroak baliatu ahal izango dituzte, 120 eguneko finantzaketa-epearekin. Kreditu-lerro horiek urtebeteko indarraldia izango dute.

Behin-behinekotasunaren jatorri komuna dela eta, laguntza horiek Finantzen Euskal Institutuak eta Elkargi SGRk martxoan sinatutako hitzarmena zabaltzearen bidez bideratu dira. Helburua da Ukrainako gatazka belikoaren hasieraren eta ondoriozko nazioarteko zigorren eraginpean dauden enpresei laguntzea.

Batetik, pentsu-ekoizleei sortutako diruzaintza-tentsioak estaltzen lagunduko zaie, zehazki merkatuen aldakortasunaren ondorioz sortutako diruzaintza-tentsioak estaltzen eta hornitzaileekin eta bezeroekin hitzartutako ordaintzeko eta kobratzeko ohiko epeen aldaketen ondorioz sortutako diruzaintza-tentsioak estaltzen. Bestetik, finantzaketa horri esker, pentsu-ekoizleek ordaintzeko baldintza egokiak eskaini ahal izango dizkiete abeltzainei, eta abeltzaintza-ustiategien biziraupenean lagundu ahal izango dute.

Izan ere, Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetzaren iritziz, sektore horretan eragin berezia izan dute lehengaien hornikuntza-arazoek eta, horren ondorioz, elikagai-katearen bidez azken produktura eramateko zaila den prezioen igoerak.

Hartara, kreditu-lerroaren erabilera partzialak justifikatu beharko dira abeltzainei zuzendutako 60 egunetik gorako epemugako salmenta-fakturekin. Horri esker, tresna horren onura abeltzainei helduko zaiela bermatuko da, fakturak ordaintzeko epeak luzatuko baitzaizkie.

Kreditu-lerro horiek jasotzeko, honako finantza-baldintza hauek bete beharko dira:

    • Gutxieneko zenbatekoa: 25.000,00 euro.

 

    • Gehieneko zenbatekoa: 1.000.000,00 euro.

 

    • Lerroaren epea: 1 urte

 

    • Gutxieneko erabilera: lerroaren mugaren araberakoa

 

    • Erabilera-epea:      120 egun

 

    • Interes-tasa: Euribor 3 hilabete gehi % 1,25eko diferentziala

 

    • Amortizazio aurreratuko komisiorik gabe eta ezerezte-komisiorik gabe.

 

Finantzen Euskal Institutuak finantzatuko duen kreditu-lerro horrek Elkargiren abala izango du. Elkargik jasoko ditu eskaerak eta aztertuko du bermea eman ahal ez —ezinbestekoa hura formalizatzeko—.Enpresa eskatzaileek beren mailegu-eskaerak jada aurkez ditzakete Elkargiren bulegoetan edo haren web-orriaren bidez.