Saninaziotan hainbat lan egiteko pertsonak kontratatuko ditu Azpeitiko Udalak, eta izena emateko epea asteartera arte, uztailaren 19ra arte luzatu du. Interesa duten pertsonek izena eman ahalko dute Azpeitiko Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzuan. Hautaketa prozesuan kontuan hartuko dira: euskararen ezagutza, langabetua izatea eta eginkizun berdinetan lan esperientzia izatea.
• Bete beharreko baldintzak: 16 urtetik gorako adina izatea.
• Hautaketa irizpideak, lehentasunezko hurrenkeraren arabera:
Azpeitian erroldatua egotea eta euskararen ezagutza izatea.
Langabetua izatea. Langabetuen artean, epe luzeko langabetuak lehenetsiko dira.
Eginkizun berdinetan lan esperientzia izatea.
• Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
a) NAN fotokopia
b) Langabezian daudenen kasuan, hori horrela dela ziurtatzen duen eguneratutako agiria.
c) Euskararen ezagutza, eskaera orrian adieraziko da.
d) Eskaera orria beteta
*Azpeitian erroldatua egotea Udalak ofizioz egiaztatuko du.