Bihar arratsaldetik irekita izango da Baigera I taberna-jatetxea

0
Bihar arratsaldetik irekita izango da Baigera I taberna-jatetxea

Hamabost eguneko berritze lanen eta eskualdatzea gauzatu ostean, bihartik aurrera Baigera Ia berriro irekita izango da, ohiko gisa. Hala, Kathia Raquel Salinaz Ortizek kudeatuko du bihartik aurrera egoitza. Bihar, 18:00etan izango da inaugurazioa eta herritarrek bertaratzeko aukera izango dute ordutik aurrera.

Igandetik aurrera, berriz, ohiko jarduna abiatuko du. Hala, goizeko 09:00etatik iluntzera arte irekita izango da. Bertan, kafetegi taberna zerbitzua eskaintzeaz gain, gosari, hamaiketako, bazkari, afari eta bestelakoak ere eskainiko dizkiete herritarrei.

Inguruarekin eta ekipamenduaren ezaugarriekin bat datorren zerbitzua eskainiko du, eta bezeroak euskaraz atendituko ditu. Jatetxean bertako produktuak eskaini beharko ditu eta adinekoentzako Baigerako Zuzendaritza Batzordeak ezarritako tarifa bereziak aplikatuko ditu.

Horretaz gain, legea betez, adin txikikoei ezingo die alkoholik saldu, ezingo da erre, prezioen zerrenda eta jarduera lizentzia ikusgai eta erreklamazio orriak eskura izan beharko ditu, besteak beste.