Tabernariekin bilera egingo da sexu erasoen inguruko informazio eta sentsibilizazio kanpainaren baitan

0
Udako festen atarian, sexu erasoen inguruko sentsibilizazio eta formazioaren baitan, datorren astelehenean, hilak 18, 17:00etan herriko tabernariei zuzendutako bilera egingo da.

Bi urte luze pasa dira festarik gabe eta aurten jada ospatzeko aukera izango da. Herritar orok modu aske eta osasuntsuan festa giroaz gozatzeko
duen eskubidea aldarrikatuz, Nin xinisteñat kanpaina berezia landu dute udalak eta Emakume Txokoak. Guztion ardura baita eraso sexistekin amaitzea. Eta kontuan hartuz jende asko tabernetara gerturatzen dela, bereziki tabernariei zuzendutako hitzaldia antolatu nahi izan da aurtengoan.

Bertan, erasoen aurrean izan beharreko jarduera protokoloa azalduko da eta aipatutako Nik xinisteñat kanpainarekin loturiko hainbat euskarri ere banatuko dira tabernarien artean.

Jarduera protokoloa edo hitzaldiaren inguruko zalantzaren bat izanez gero,
Azpeitiko Udaleko Parekidetasun sailarera, 943 157928 telefonora deitu daiteke.