Hiriko Soinuak jaialdia egun batekoa izatetik bi egunekoa izatera igaroko da eta Los Enemigos eta Ilegales izango dira kartelburuak

0

Hiriko Soinuak jaialdiaren laugarren edizioak Barakaldoko kaleetara itzuliko ditu doako kontzertuak, pandemiak eragotzi dituen bi urteren ondoren. Gainera, proiektua urtero ixten duen doako jaialdia egun batekoa izatetik bi egunekoa izatera igaroko da.

Egun bakoitzeko 3 emanaldi izango dira, urriaren 21ean eta 22an, Barakaldoko Herriko plazan. Lehenengo jardunaldian Los Enemigos izango da buru, eta bigarrenean, Ilegales. Horiekin batera, Hiriko Soinuak 2022 lehiaketako 4 proiektu irabazleak izango dira. Irabazleak irailaren 24an Barakaldoko San Bizente parkean jokatuko den finalaren ondoren emango dira ezagutzera.

Iaz, pandemiak oraindik ere gogor astintzen gintuen arren, Bizkaia Arenan 2.822 sarrera saltzea lortu genuen, 2019ko lehen edizioko markarik altuena gaindituz. Hiriko Soinuak jaialdiaren edizio bakoitzerako amaiera ezin hobea dela uste dugu. Eta tokiko ostalaritzaren eta merkataritzaren motor ekonomikoa dela. Era berean, gure ustez, agertoki ezin hobea da lehiaketa irabazi duten taldeak bultzatu nahi dituen zirkulua ixteko, eta agerian uzten du Barakaldoko Udalak zuzeneko musikarekin eta tokiko talentuaren sustapenarekin duen konpromisoa. Horregatik guztiagatik, 2022 honetan hazkundearen aldeko apustua egingo dugu: egun batekoa izatetik bi egunekoa izatera igaroko da, ibilbide egiaztatua duten 2 kartelbururekin; eta oraingoan ere guztiz doakoa izango da eta hiriaren erdigunean egingo da», adierazi du Amaia del Campo Barakaldoko alkateak.

Los Enemigos Atlantikoaren bi aldeetan gaztelaniazko rocka ulertzeko funtsezko taldeetako bat da. Hiru hamarkada baino gehiagoko ibilbidearen ondoren, 2020an estudioko hamargarren albuma argitaratu zuten: ‘Bestieza’. Bertan, Josele Santiago, Fino Oyonarte, Chema ‘Animal’ Pérez eta David Krahe agertzen dira, osorik, beti bezala, eta guztiz aske, inoiz ez bezala. Basatiak eta atseginak, bizitza bera bezala.

Bestalde, Ilegales taldeak ‘La lucha por la vida’ diskoa kaleratu zuen joan den otsailean, Estatuko rockaren beste talde enblematiko baten 40. urteurrenarekin bat egiten duen estudioko disko berria. Barakaldon ia ereserki bihurtu diren beren arrakastetako batzuk interpretatuko dituzte, bai eta album berriko abestiak ere. Beren zuzenekoa Estatuko ikusgarrienetako bat da oraindik.

LEHIAKETAN IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK
Aurten ere, Barakaldoko Udalaren eskutik, Hiriko Soinuak Euskadiko bakarlari eta banda berrien bila hasiko da izena emateko epea uztailaren 20ra arte zabalik duen lehiaketa baten bidez. Sariak honako hauek izango dira: Gaua Produccionesen estudioetan disko bat grabatu, ekoitzi eta masterizatzea kategoria nagusiko talde irabazlearentzat eta Barakaldoko banda onenarentzat; eta single bat eta abesti bat berdintasunaren eta euskararen arloko irabazlearentzat, hurrenez hurren.