Donostiako Udalak Iruki Donostialdea bizikletan txirrindularitza taldeari harrera egin dio gaur arratsaldean, Yago Agirre txirrindulari donostiarra Junior mailako Espainiako txapeldun izan ostean. Ekitaldia Donostiako Udaletxeko Harrera gelan izan da eta, bertan, parte hartu dute Donostiako alkate Eneko Goiak, udal talde guztietako hainbat ordezkarik, Yago Agirre txirrindulariak, eta Iruki Donostialdea Bizikletan taldearen presidentea eta hainbat taldekidek.
Donostiako alkate Eneko Goiak Udalaren izenean oroigarria eman dio Yago Agirreri eta Iruki Donostialdea Bizikletako taldekide guztiak zoriondu ditu denboraldiko lorpenengatik.
Eneko Goiak honakoa azpimarratu du: «Hirian dugun txirrindularitzarekiko grina oso handia da, eta zuek bezalako klubak egiten duen lana benetan eskertzekoa eta zoriontzekoa da. Eta berezki, Yago, Espainiako txapeldun izan zarelako, zorionak eta eskerrik asko hiria hain ondo ordezkatzeagatik”.
Era berean, honakoa gaineratu du: “Espero dut Yago etorkizunean zure profesional izateko ametsak betetzea, eta klubeko kide guztiei lanean jarraitzeko eskatu nahi dizuet emakumeen taldea izateko ari zareten honetan. Benetan polita izango litzateke hirian txirrindularitza talde polita osatzea. Bide horretan laguntzeko prest izango gara”.