Juan Antxieta Musika Eskolaren egoitza Soreasuko bigarren solairura lekualdatuko da

0

Juan Antxieta Musika Eskolaren egoitza Soseasuko bigarren solairura aldatzea adostua dute udalak eta musika eskolak eta lekualdaketa gauzatzeko obrak abiatzeko leihaketa publikoa abian jarria du du udalak. Horretarako 1.066.161€ko inbertsioa egingo du gehienez ere egokitzapen lanetan.

Juan Antxieta Musika Eskola lekualdatzeko prozesua abian da. Azken urteotan Perdillegin du bere egoitza, baina Soseasuko bigarren solairura lekualdatzeko, eremu horretako obrak egiteko lehiaketa publikoa abian du Udalak. Lekualdaketa gauzatzeko Musika Eskolak eta Udalak Soreasuko bigarren solairura aldatzea adostua dute. Lekualdatu aurretik, ordea, eremua egokitu behar da eta horretarako prozesua abiatu dute.

Gaur egun Perdillegin du egoitza musika eskolak, baina duela hainbat hilabete udalak publiko egin zuen eremu horretan etorkizuneko gizarte zerbitzuetako baliabideak hartuko dituen egoitza berri bat egitea adostua duela Gipuzkoako Foru Aldundiarekin. Beraz, eremua husteko planifikazioaren baitan, musika eskola hartuko duen eremu berria eraikitzeko prozesuari ere ekin dio erakundeak. Bide horretan, Soreasuko obrak egiteko lehiaketa publikora proiektuak aurkezteko epea zabalik da uztailaren 26a bitartean. Udalak 1.066.161€ko inbertsioa egingo du gehienez ere bigarren solairua egokitzeko eta proiektua esleitu ostean, 10 hilabeteko epea izango du enpresak lanak bukatzeko.

Eneritz Albizu Kultura Batzordeburuarentzat “proiektuan sartzea ona” da: “Gu beti musika eskolaren alboan gaude, bueltan beti erakutsi digutelako edozertan laguntzeko daudela eta elkarlan hau asko baloratzen dugu. Gauza guztiak elkartuta egin behar ditugu eta gaur egun horretarako baldintzak ditugu”. Soreasuko eremua “aberastera” etorriko da musika eskola ere: “Udazkenean soinuaren eremua irekiko dugu. Naturala izango litzateke hor mugimendu bat sortzea eta soinuaren eremua musika eskolak eta bertako ikasleek erabiltzea”, azpimarratu du.

Mari Jose Bikendi eskolako zuzendariarentzat “apustu bat” da aldaketa: “Aldaketak adierazten du Udalak Musika Eskolaren aldeko apustu bat egiten duela udalak. Apustu inportantea gainera. 40 urte eta gero, leku finko bat izatea ekarriko du honek”. Egoitza berria eremuak uzten duen heinean, beraien neurrira egindakoa izango da: “Gelak eginkizunei pentsatuta egokituko dira eta gure behar eta nahien arabera egokituko da eremua. Egungoari zein etorkizuneko erronkei begirako eremua prestatuko dugu”, zehaztu du.

Egoitza berriaren xehetasunak
Musika eskola eraikinaren azken solairua den bigarren solairuan egongo da eta, guztira, 777,74 metro koadroko azalera izango du. Sarbide nagusia, eraikiko den kanpoaldeko eskaileretatik izango du eta irisgarritasuna bermatzeko indarrean dagoen araudia betetzen duen igogailua erabiliko da, gaur egun bigarren solairuraino igotzen dena.

Sartzean aurkituko den lehen espazioa harreragunea izango dada; bertan, topaleku eremu bat kokatu da, itxaronaldirako aukera emango duena, komunak, administrazio-gunea eta irakasle gela Eraikinaren iparraldean, arrapala jaitsita, beste topaleku bat egongo da, ingurua argiztatzen duena eta abesbatza gelako eszenatokira sartzeko aukera eskainiko du. Eremu horretan 5 gela instrumental eta mintzaira gela handia kokatu dira.

Atzealdean, ezaugarri akustikoengatik, perkusio gela kokatuko da. Sarbidera itzuliz, mendebalderantz joanez gero eta arrapala igoz, abesbatza gelara iritsiko da. Ibilbidearekin jarraituz, fonoteka-balio anitzeko gelara iritsi ahalko da, eta horren sarreraren ondoan topalekua, eremua argitzen duena. Fonotekak erabilera anitza izango du, eta 0-6 urte bitarteko umeekin egiten diren jardueretarako ere erabiliko da. Eremu horren amaieran beste bi mintzaira gela daude
Azkenik, ibilbidearen azken eremuan, 3 gela instrumental aurkituko dira, eta atzealdean, berriro ezaugarri akustikoengandik, bigarren perkusio gela eta beste komun gune bat dago.