Barakaldoko langabeak kontratatzeko laguntzek baldintza gisa ezarriko dute kontratuak mugagabeak izatea

0

Inguraldeko Enplegu arloko zinegotzi ordezkari Juan Antonio Pizarrok gaur iragarri ditu berritasunak langabezian dauden barakaldarrak kontratatzen dituzten enpresei zuzendutako kontrataziorako laguntzei dagokienez. Zehazki, aurtengo deialdiak baldintzatzat ezarriko du kontratuak mugagabeak izatea.

«Enpleguaren egonkortasuna sustatuko dugu, Pedro Sánchezen Gobernuak bultzatutako lan-erreformarekin bat etorriz. Erreforma horretan, aldi baterako kontratuak kasu jakin batzuetarako baino ez dira jasotzen, hala nola bajan dagoen langile bat ordezteko, eta ekoizpenaren zirkunstantziak ustekabean handitzen badira», azaldu du Pizarrok.

Barakaldoko enpresentzat izango dira laguntzak, baldin eta 2022ko martxoaren 2tik abuztuaren 15era bitartean udalerrian erroldatuta dauden eta gutxienez kontratua hasi aurreko egunean langabezian inskribatuta eta enplegu-eskatzaile gisa Lanbiden alta emanda daudenak kontratatu badituzte.El plazo para solicitar las ayudas aún no está abierto.

Laguntzak eskatzeko epea oraindik ez da ireki. Inguralde zain dago Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak Enplegu Planaren barruan jasoko duen dirulaguntza noiz berretsi, kontrataziorako laguntzen deialdi formala egin ahal izateko. «Laster ebazpenaren berri izatea espero dugu, baina, bitartean, toki-garapenerako agentzian informazioa ematen diegu Barakaldoko enpresei, laguntzak jasotzeko baldintzak ezagut ditzaten», aurreratu du Juan Antonio Pizarrok.

Edonola ere, deialdia Lanbidek aurrez ezarritako baldintzetara egokituko da (EHAAn argitaratu ziren, joan den maiatzaren 20an).

Kontratuak mugagabeak izateaz gain (lanaldi osokoak edo lanaldi partzialekoak, gutxienez lanaldiaren % 50ekoak), deialdiaren alderdirik azpimarragarrienak honako hauek dira:

  • Kontratazioek enplegu-sorrera garbia ekarri beharko dute berekin, diruz lagunduko den kontratuaren xede den langilea lanean hasi aurreko 6 hilabeteetan enpresak batez beste duen langile kopuruarekiko.
  • Lan-kontratuak lehenengo hamabi hilabeteetan azkentzen badira, dirulaguntza jasotzeko eskubidea galdu egingo da.
  • Laguntza kostuen % 75 izango da, gehienez 8.000 €urtean, lanaldi osoko lan-kontratu bakoitzeko. Lanaldi partzialeko kontratuen kasuan, dirulaguntza lan egindako lanaldiarekiko proportzionala izango da. DSBEaren titularrak edo onuradunak, 35 urtetik beherakoak, luzaroko langabeak edo 55 urtetik gorakoak kontratatzen badira, zenbatekoa kostuen % 100 izango da, urtean 10.000 €gehienez ere.
  • Zenbateko horiek % 10 handituko dira kontratatutakoa emakumea den kasuetan.

Enpresek informazio gehiago jaso dezakete edo zalantzak argitu, Inguraldeko Enplegu Sailera deituz 944 789 355 telefono-zenbakian edo empleo@inguralde.eus helbide elektronikoan.  Ordutegia: 09: 00etatik 13: 00etara.