Doako autobusa gaurtik Illunbeko erdigunetik aparkalekura

0

Donostia Turismoaren ardatz nagusietako batzuk jasangarritasuna, donostiarren eta bisitarien arteko oreka eta hiriko mugikortasuna hobetzea dira. Testuinguru honen baitan sortu da Dbusek eskainiko duen doako lotura-autobusa abian jartzeko plana. Autobusak Illunbeko aparkalekua hirigunearekin lotuko du uda honetan.

Turismo Jasangarriko zinegotziak, Cristina Lagék, azpimarratu duenez: “dagoeneko sendotuta dagoen zerbitzua da, eta hiriko bisitari askok ezagutzen eta estimatzen dute. Autobus honek funtzionatu zuen azken udan, 2020an, 14.000 erabiltzaile izan zituen, eta aurreko Gabonetan, 2.700 pertsonak erabili zuten. Zalantzarik gabe, garraio-aukera ona da hiriko erdiguneko trafikoa saihestea erabakitzen dutenentzat, beren autoak Illunbeko aparkalekuan aparkatuz, Dbusek horretarako duen autobusaren bidez sartzen baitira bertara. Hondartzetan bainulari asko biltzen diren honetan, jazzaldia edo Aste Nagusia gerturatzen ari den honetan, autobus hau oso tentagarria izango da gure hirira hurbiltzen direnentzat eta hirigunera eroso joan nahi dutenentzat.”

Donostia Turismoaren, San Sebastian Shopsen – Eusko Jaurlaritzako, Turismo, Merkataritza eta kontsumo Sailaren bitartez -, Basquetourren eta Donostiako Udaleko Mugikortasun Sailaren eskutik jarri da martxan ekimena hau eta eguneko bisitarien joan etorriak dinamizatzen lagunduko duten doako autobusaren eta aparkaleku-zerbitzuaren bidez, merkataritza eta turismoa bultzatu nahi dituzte.

2022/07/19-an argitaratua