OSAKIDETZAKO BILBO-BASURTUKO ESIAK SEXU-TRANSMISIOZKO INFEKZIOAK ARTATZEKO KONTSULTAK BERRITU DITU

0

Hiesaren eta STIen Euskal Planean jasotzen den bezala, Osakidetzak eta Osasun Sailak segitzen dute plan horretan ezarritako jarduera-ildo guztiei aktibo eustearen aldeko apustua egiten, eta, horren ondorioz, Bilbo-Basurtuko ESIak guztiz berritu ditu Etxaniz Suhiltzailearen Osasun-zentroko STIetarako kontsultak.

Zehazki, ITS eremuari dagokion jarduketa-azalera 200m2 ingurukoa izan bada ere, solairuko eremu komunen gaineko esku-hartzea kontuan hartuz gero, jarduketaren azalera osoa 350m2-raino heltzen da.

Jardueraren helburu nagusia da, batetik, Bizkaian ITSen arloan erreferentziazko eremu bat sortzea, espazioak premien arabera berrantolatuz eta kontuan hartuz etorkizunean nola lan egin behar den, eta bestetik, askoz ere atseginagoa eta gizatiarragoa izango den espazio bat sortzea.

Horrela sortu dira 3 kontsulta mediko, erizaintzako kontsulta 2, proba diagnostikoetarako gela bat eta administrazio-arlo bat. Unitateak itxarongela eta pazienteentzako bainugela ere badauzka.

Aldi berean, eta unitate horretako kontsultak osasun-zentroko toki enparauekin integratzeko asmoz, itxarongela berria lehendik zeudenekin komunikatu da, eta barruko korridoreak eta erabili gabeko espazioak gutxitu dira. Bainugela egokitu bat ere prestatu da erabiltzaileei zerbitzua emateko, igogailuen ondoan estrategikoki kokatua.

Guztira 360.000 €-ko inbertsioa egin da espazio horiek egokitzeko.