Gorostitzako bulego ohiak berreskuratu, eta kirol-klubetarako gune bihurtu ditu Barakaldo Kirolakek

0
PRUEBA

38.000 euro inbertitu dira espazio horiek prestatzeko, dagoeneko, Gurutzeta Hockey patinaje-klubarentzako, Baratzalde Patinaje klubarentzako eta GurutzeBox Kirol Klubarentzako espazio bihurtuta

Gorostizako kiroldegia instalazioak hobetzeko hainbat lan egiten ari da, herritarrei eta espazio horiek erabiltzen dituzten klubei ematen zaizkien zerbitzuak hobetzeko.  Orain dela aste batzuk hasi zen galdara berritzen, eta duela bi aste igerilekuak eraberritzen eta patin-hockey pistaren perimetroa ixten.  Udalak 2 milioi eurotik gorako inbertsioa egingo du udal-instalazio horiek eguneratzeko. Baina Barakaldo Kirolak ere espazioak optimizatzeko lanean ari da, klubek lan egiteko egoitzak izan ditzaten, entrenatzeaz gain.  Ildo horretan lan egin da azken asteetan kiroldegiko bulego zaharrak berreskuratzen, instalazio horiek erabiltzen dituzten klubentzako hiru bulego sortzeko.

Zehazki, 16 eta 12 metro koadro arteko hiru bulego sortu dira, eta Patinaje Gurutzeta Hockey, Baratzalde Patinaje eta Kirol Kluba GurutzeBox klubei laga zaizkie erabiltzeko. Lokal horiek egokitzeko, 38.111 euroko inbertsioa egin da Barakaldo Kirolak-en.  «Kiroldegian dugun espazioa aztertzen aritu gara, eta, pixkanaka, eremuak egokitzen joan nahi dugu hiriko klub gehiagok erabili ahal izan ditzaten. Entrenatzeko edo lehiatzeko guneez gain, dokumentazioa gordetzeko eta ekintza administratiboagoak egiteko bulegoak ere eskatzen dizkigute klub horiek». Halaxe azaldu du Iñigo Asenciok, Barakaldo Kirolak-eko presidenteak.

Espazio horiek ez ziren erabiltzen Lasesarreko kiroldegiko bulegoak ireki zirenetik.  Klubentzako espazio berriak  klubetako arduradunei laga zaizkie dagoeneko.