Javier Hurtado sailburua: «FesTVal-ek berriro jarriko ditu Vitoria-Gasteiz eta Euskadi agertoki nazionalean eta nazioartekoan, turismoa Covid aurreko zifretara itzultzen ari den une honetan»

0

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Javier Hurtadok parte hartu du gaur irailaren 5ean Vitoria-Gasteizen egingo den FesTVal-en aurkezpenean.

Sailburuak nabarmendu du FesTVal aukera bat dela bisitariei Euskadiren erakargarritasun guztiak eskaintzeko eta munduari gure irudirik onena erakusteko, batez ere turismoa suspertzen eta hazten ari den honetan. “2022ko lehen 6 hilabeteetan gainditu ditugu dagoeneko 2019ko turisten sarrerak, eta 1,7 milioi bisitari-sarrerara hurbilduko gara. Atzo ezagutu genituen hotelen ekaineko datuak, eta gaur landa-turismo eta apartamentuen datuak. Datu horiek berretsi egin dute apirilak eta maiatzak jadanik iragarri zuten joera positiboa”.

Ildo horretatik, sailburuak zenbait zifra analizatu ditu azken datu horiekin, hala nola ekainean 2019ko ekainean baino ia % 5 bisitari gehiago izan ditugula. “Lehen seihilekoak 2019koa jadanik % 2,5 hobetu duela berresten du horrek. Eta bereziki garrantzitsua da nazioarteko turismoaren suspertzea”.

FESTVAL “irailean bultzada bat emateko beste motor bat izango da, eta gure askotariko eskaintza eta Euskadiren abegikortasuna ezagutarazten jarraitzeko balioko du” esanez amaitu du Javier Hurtadok.