Umeen Bakarra Eguna eta musikarik gabeko ordutegia izango dira barraketan

0
Uztailaren 28an izango da Umeen barraka eguna eta 16:30etatik aurrera euro batean salduko dituzte atrakzioetarako tiketak

Festak hastear dira, eta festen giroan aurten ere jarri dituzte barrakak Betherrametako jolastokian. Uztailaren 22an irekiko dituzte eta abuztuaren 1a bitartean bertan izango dira. Egun horietan, haur, gaztetxo zein helduagoentzako jolasak izango dira bertan.

Uztailaren 28an, Umeen bakarra eguna izango da. Egun horretan, 16:30etatik aurrera tiketek gehienez ere euro bateko prezioa izango dute. Gainontzeko egunetan, 2 euroko prezioa izango dute.

Musikarik gabeko ordutegia

2019ko saninazioetan hasi bezala, aniztasun funtzionala duten pertsonek ere bakarretan ibiltzeko lehentasunezko txartela erabili ahal izango dute eta musikarik gabeko tarte edo egunak egingo dira. Hala, ez da musikarik izango gunean uztailaren 22, 23 eta 24an, 17:00etatik 20:00etara, uztailaren 25 eta 30ean 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara, uztailaren 31n 17:00etatik 19:00etara eta abuztuaren 1ean, 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara. Ordutegi horretatik kanpo gune osoan musika bera izango da.