Astekonomiak Euskadiko kontu ekonomikoen aurrerapenarekin ixten du kurtsoa. Aurrerapenak bigarren hiruhilekoaren hazkundea eta esportazioetako eta negozio-zifretako datu positiboak islatzen ditu

0

Astekonomiak gaur ixten du kurtsoa, eta tarte bat uzten dio Euskadiko kontu ekonomikoen aurrerapenari. Kontu horiek urte arteko hazkundea erakusten dute urteko bigarren hiruhilekoan. Era berean, asteko adierazle ekonomiko garrantzitsuenak biltzen dituen laburpen honek esportazioek eta negozio-zifrek maiatzean izandako datu positiboei erreparatzen die.

Eustatek argitara emandako kontu ekonomikoen aurrerapenaren arabera, euskal ekonomiak, bigarren hiruhilekoan, % 4,3 egin zuen gora urte artekoan. Aurreko hiruhilekoaren aldean, % 0,9ko hazkundea izan da. Enpleguaren arloan, urte arteko tasa % 3,7koa izan zen, eta hiruhilekoen arteko tasa % 0,8koa.

Maiatzean, ondasunen atzerrirako esportazioek % 50,5 egin zuten gora joan den urtekoaren aldean. Igoera horren zati handi bat prezioen gorakadaren ondoriozkoa da, baina aurreko urtean baino askoz gehiago saldu da. Bestalde, inportazioek % 50,3 egin zuten gora.

Maiatzean, industriaren negozio-zifrak % 41,3 egin zuen gora joan den urtekoarekin alderatuta. Horri esker, maiatzean inoiz izan duen mailarik handienean kokatu da indizea, pandemiaren aurreko urteetan lortutako balioen oso gainetik.

Asteroko laburpen hau da gaurkotasun ekonomikoaren hedapena eta jarraipena errazteko Ekonomia Zuzendaritzak prestatzen duen “Astekonomia” izeneko minutu bateko bideoen oinarria. Irekian erregistratutako datuen arabera, bideo hauek urtean 48.000 bistaratze baino gehiago dituzte. Kopuru hori oso itxaropentsua da, eta oporretatik bueltan Astekonomiaren hurrengo bideoekin jarraitzea espero dugu.