Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Bingen Zupiriari Euskadi Irratiko “Faktoria” saioan elkarrizketa egin diote gaur. Bertan, besteak beste, kasuan-kasuan sortzen diren egoera ezberdinei erantzuteko kontingentzia plana eta Jaurlaritzak eskura dituen baliabide sozialak, Mutrikun gertatutako intolerantzia ekintza eta euskararen etorkizuna izan ditu hizpide.