Urola Erdiko garapen sozioekonomikorako bide orria zehaztuta

0

Eskualdeko 76 eragilek parte hartu dute Iraurgi Berritzenek garatutako “Elkarrekin Urola ErdiaEskualdeko 76 eragilek parte hartu dute Iraurgi Berritzenek garatutako “Elkarrekin Urola ErdiaEraldatzen 2021-2027” hausnarketa estrategikoan

Iraurgi Berritzen Urola Erdiko garapen eta berrikuntza agentziak hausnarketa estrategikoa bultzatu du eskualdeko sozioekonomia alorreko eragileekin elkarlanean azken hilabeteetan. Eskualdeak aurrera begira dituen erronka nagusiak identifikatu eta eragile sozioekonomiko desberdinek lankidetzen garatuko dituzten lan lerroak lehenetsi nahi izan dira hausnarketa prozesuarekin. Honen bidez, 2021-2027 epealdirako, eskualdeko eragile ezberdinekin lankidetzan landuko den bide orria zehaztu da.

Prozesua eskualdeko askotariko eragileen parte hartzean oinarritu da, eta horretarako, Iraurgi Berritzenen eragile sarearen baitan egituratzen diren parte hartze guneak erabili dira. Hala, prozesuan zehar, izaera nahiz eremu ezberdinetako eragile sozioekonomikoek parte hartu dute: besteak beste, eskualdeko udalek, enpresek, ekintzaileek, ikastetxeek, merkataritza elkarteek eta enplegu nahiz turismo eragileek.

Hiru fasetan antolatu da prozesua: Diagnosia, Formulazio Estrategikoa eta Ekintza Planaren Hedapena. Diagnosi fasean eskualdearen egungo argazkia atera eta etorkizuneko erronkak identifikatu nahi izan dira. Horretarako, talde dinamikak eta adituekin elkarrizketak gauzatu dira. Bigarren fasean datozen urteetarako erronkak, helburuak eta lan ildoak identifikatu eta 2021-27 epealdirako bide orria izango den plan estrategikoa definitu da. Azken fasean, ibilbide orrian zehaztutako lan ildo nahiz ekintzen garapenaz arduratuko diren lantaldeak definitu dira.

Plan estrategikoaren aurkezpena irailean
Iraurgi Berritzenek, Udalekin eta garapen agentziako guneetako eragileekin batera, iraileanaukeztuko du Elkarrekin Urola Erdia Eraldatzen 2021-2027 plan estrategikoa, baita epe motzean diren lehenengo pausoak zein izango diren ere.
Horrela, plan estrategikoak 2027ra bitartean, 5 erronka nagusiri egin nahi die aurre:

1. Eskualdea egin. Udalerrien artitikulazioaren bitartez, eskualdearen egituraketa definitu eskualde izaera landuz.
2. Posizionamendua hobetu. Eskualdeak inbertsioa eta proiektu berritzaileak sortzeko eta erakartzeko duen posizionamendua hobetu.
3. Ehun sozioekonomikoaren lehiakortasunean eragin. Ehun sozioekonomikoaren lehiakortasuna indartu, kalitatezko enplegua sortu eta talentua kudeatu.
4. Transizio berdea erraztu. Aldaketa klimatikoari ekiditeko, trantsizio berdea bizkortu nahiz honek dakartzan aukera berriak landu.
5. Enplegu duina eta kalitatezkoa bermatu. Eskualdean, enplegu duina eta kalitatezkoaren sorrera nahiz lan munduratze prozesuak landu, eskualdeko ongizatea indartuz. Beraz, iralean erronkei aurre egiteko definitu diren lan ildo eta ekintza zehatzak aurkeztuko dira, eta horiek aurrera eramateko epeak nahiz lantaldeak. Hori guztia egingo da Urola Erdia guztiontzat erakargarriagoa izan dadin.
Proiektu hau, besteak beste, Gipuzkoako Foru Ekonomia Sustapena, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentutik jasotako finantziazioaren bitartez landu da.