Saninaziotako programa arabieraz, urduz, gazteleraz, errumanieraz eta portugesez ere bai

0
PRUEBA
Azpeitian euskaraz gara, baina badira beste hainbat hizkuntza ere gure herrian. Kultur, arraza, jatorri eta hizkuntza desberdinetako azpeitiarrek osatzen dugu gure herria eta aurtengoan, lehen aldiz, herrian gehien hitz egiten diren hizkuntzetara itzuli da santio eta saninaziotako programa.

Hala, webgune honetan kontsulta daiteke programazio osoa gazteleraz, arabieraz, urduz, portugesez eta errumanieraz.