Barrankista bat erreskatatu dute Leze haitzuloan min hartuta

0

Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek 36 urteko gizon bat erreskatatu dute Egino-Asparrenako Leze haitzuloan kirol-jarduera bat egiten ari zenean min hartu ondoren.

 

Arratsaldeko ordu bi eta erdiak aldera, SOS DEIAK 112 Larrialdiei Aurre Egiteko Zerbitzuak partikular baten deia jaso du, Altzania mendilerroan dagoen Leze haitzuloan pertsona bat min hartuta zegoela esanez.

Dirudienez, biktimak sorbaldan min hartu du txirristetako batetik jaisten ari zenean, eta ezin izan du arroila barruko rappel zatiak egiten jarraitu.

Lekura berehala hurbildu dira suhiltzaileak eta Ertzaintzaren mendiko erreskate unitateko agenteak, Larrialdiei Aurre Egiteko Zerbitzuko teknikari batek koordinatuta. Erreskate lanak ordutan luzatu dira, operatiboan parte hartzen ari zirenek tirolina jarri eta biktima lesioari kalterik egin gabe jaitsi ahal izateko behar ziren ainguratzeak prestatu behar izan baitituzte. Iparraldeko zulotik sartu dira eta barrutik mugituz zauritua zegoen lekura iritsi dira, eta gaueko bederatziak laurden gutxian atera ahal izan dute. Zauritua anbulantzian eraman dute Txagorritxu ospitalera.