640.000 euro ikastetxeko berrikuntza-proiektuetarako

0

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, unibertsitateaz kanpoko itunpeko ikastetxe pribatuei, Lanbide Heziketa soilik ematen duten ikastetxeei izan ezik, 2022-2023 ikasturtean ikastetxean (Berrikuntza Ikastetxean) hainbat berrikuntza-proiektu egiteko deialdia egiten dien agindua onartu du.

Agindu honen xedea da diru-laguntzak ematea 2022-2023 ikasturtean ikastetxean berrikuntza-proiektu hauetakoren bat (Berrikuntza Ikastetxean) egiten duten unibertsitatez kanpoko edozein maila eta irakaskuntza mota ematen duten itunpeko ikastetxe pribatuei, Lanbide Heziketa soilik ematen dutenei izan ezik:

– Ikastetxeko berrikuntza-proiektuak, ikastetxeak honako arlo hauekin lotuta antzemandako premiekin lotutakoak:

    • Digitalizazio-arloa

 

    • Curriculuma garatzeko arloa.

 

    • Berrikuntza Arloa bizikidetzaren, ongizate emozionalaren eta aniztasunaren eremuan.

 

– Ikastetxean hezkuntza berriztatzeko prestakuntza-proiektuak.

Deialdiaren zenbateko orokorra 640.000 eurokoa da, honela banatuta:

– 512.000 euro ikastetxeko berrikuntza-proiektuetarako, lurraldeka honela banatuta, 102.400 euro Araban, 256.000 euro Bizkaian eta 153.600 euro Gipuzkoan.

– 128.000 euro ikastetxeko hezkuntza berriztatzeko prestakuntza-proiektuetarako, lurraldeka honela banatuta, 25.600 euro Araban, 64.000 euro Bizkaian eta 38.400 euro Gipuzkoan.