Eusko Jaurlaritzak 2022ko Euskaraldian izen ematea berretsi du

0

Gaurko Gobernu Kontseiluak Eusko Jaurlaritzak 2022ko Euskaraldian parte hartzeko prozesua abian jartzea onartu du. Eusko Jaurlaritzak, eta bere sailek, EAEn erakunde erreferente izateko duen erantzukizunarekin modu aktiboan hartuko dute parte aurten egingo den Euskaraldiaren hirugarren edizioan. Sail bakoitzak eta beraiei egotzitako erakundeek, bere dinamika propioa sortu beharko dute, beti ere, arduradun politikoak zein langileak aktibatuz eta inplikatuz.

Honako hauek dira Eusko Jaurlaritzan aurreikusitako urratsak:

    • Sail bakoitzak Euskaraldian parte hartzeko interesa adierazi.

 

    • Euskaraldia antolatzeko bere talde motorra sortu.

 

    • Ariguneak identifikatu eta langileen adostasuna lortu.

 

    • EUSKARALDIAn izen-ematea berrestea.

 

    • Ariguneak aktibatzeko neurriak hartu.

 

    • Komunikazio mugarriak finkatu.

 

    • Hamabost eguneko ariketa egin, 2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra.

 

    • Balorazioa egin eta hizkuntza ohitura berriak egonkortzeko mekanismoak aztertu.

 

Euskaraldiaren hirugarren edizioa azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo da “Hitzez ekiteko garaia” lelopean. Euskaraldia euskara ulertzen duten hiztunen arteko ahozko hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa sozial masiboa da, gizartearen gune guztietara zabaldua eta denborari dagokionez mugatua. Helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea da. Helduen aktibazioa du oinarri, eta ariketa egin ahal izateko gutxieneko baldintza euskara ulertzea da.