Jose Uruñuela Udal Dantza Kontserbatorioa ikastetxe publikoen sarean sartzen da

0

Jaurlaritzaren Kontseiluak, Hezkuntzako sailburuaren proposamenez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio orokorrari Gasteizko baraualdiarekin hitzarmen bat sinatzeko baimena ematen dion lege-proiektua onartu du, Jose Uruñuela udal dantza-kontserbatorioa integratzeko.

Lege-proiektu honen helburua José Uruñuela Dantza Kontserbatorio Profesionala Eusko Jaurlaritzaren menpeko ikastetxe publikoen sarean sartzea da.

José Uruñuela Dantza Kontserbatorio Profesionala da Dantzako Irakaskuntza Artistiko arautuak emateko baimena duen ikastetxe bakarra –publikoa edo pribatua–, eta titularra Gasteizko Udala da, eta hori, egia esanda, nahiko berezia da, zeren, Autonomia Estatutuan xedatutakoaren arabera, EAEko Administrazio Orokorrak baitu irakaskuntza-eskumena, bere zabalera, maila, gradu, era eta espezialitate guztietan. Izan ere, Gasteizko Udalak berak behin baino gehiagotan planteatu du Dantza Kontserbatorioko irakaskuntza arautuak irakaskuntzaren arloan eskumena duen administrazioari –hau da, Eusko Jaurlaritzari– eskualdatzea komeni dela.

Bestalde, 2015-2016 ikasturtean hasi zen «Dantzerti» Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Eskola, Eusko Jaurlaritzaren mendeko ikastetxe publikoa, Dantzako Goi-mailako Arte-irakaskuntzak ematen dituena. Nolabait esateko, dantzako irakaskuntzei dagokienez, José Uruñuela Dantza Kontserbatorio Profesionala Dantzerti Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Eskolaren harrobi naturala dela esan daiteke, eta, horregatik, Eusko Jaurlaritzak interesa du –eta baita betebeharra ere– Dantzako Oinarrizko Irakaskuntzetan eta Irakaskuntza Profesionaletan hezkuntza-eskaintzari eusteko Erkidegoan.

Azken finean, Jose Uruñuela Dantza Kontserbatorioaren transmisioak, neurri batean, anomalia zuzentzea dakar: tokiko erakunde bati laga den irakaskuntza arautu baten hezkuntza-eskumena berreskuratzea.