Agurtzane Llano: «Euskadiko 82 Gazte Kooperantek Afrikako eta Amerikako garapen proiektuetan parte hartzen dute»

0

Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Gazteriako zuzendari Agurtzane Llanok gaur goizean honako hau nabarmendu du: “82 gazte kooperantez osatutako taldea erabat integratuta dago Afrika eta Hego Amerikako hainbat estatutan parte hartzen duten GGKEen 31 programa eta helburuetan”.

Nerea Vázquez, Peruko Alto Trujillon Egoaiza GGKEarekin elkarlanean ari den kooperanteetako baten esanetan, “oso pozik nago; oso gustura. Iritsi nintzenetik, “oso harrera ona” izan dut, eta jarduera eta plan ugaritan parte hartu dut. Joaten naizen ikastetxea etxetik minutu batera dago; etxea izugarria da, jauregi bat ingurukoen aldean. Bost mojarekin eta Ainhoa kooperantearekin bizi naiz”. Yungayn, Perun, Serso da Hezkuntza-programa batez arduratzen den GGKEa eta Afrikan, Claudia Urbizuk Caritasekin kolaboratzen du.

Gazte horiek errefortzu-eskolak ematen dizkiete lehen hezkuntzako zenbait ikasleri —goizero, ostegunetan izan ezik—. Hiruko taldeak egin dituzte, konpentsatuta, lehen mailatik bosgarren mailara bitarteko haurren irakurketa eta idazketa indartzeko.

“Ostegunak bereziak dira. Duela gutxi, bigarren hezkuntzako ikasle guztiei dei egin genien sortu nahi genuen abesbatza batean parte hartzeko. Jende askok eman zuenez izena, bi talde egin behar izan ditugu. Astebete baino ez daramagu eta oso itxura ona  hartzen ari da. Arratsaldetan, ziur aski, bigarren hezkuntzako matematika-eskolak sendotzeko lanean hasiko naiz, baina oraindik zehazteke dago”, adierazi du Nerea Vazquezek.

Yungayn, Perun, Serso da Hezkuntza programa batez arduratzen den GGKEa. Afrikan, Claudia Urbizu´k Caritasekin kolaboratzen du. Monica Bahillo eta Maria bere laguna Intibucá, Hondurasen daude: primeran!. Oso ondo hartu gaituzte eta oso pozik gaude. Joan den astean aurkeztu ziguten proiektua eta udalerria nolakoa den azaldu ziguten. Komunitate bat ikustera ere eraman gintuzten, eta estrategia bat prestatu genuen aste honetan bertan amaren etxe batean garatzeko.

Oaxacan (Mexiko), Ayuda en Acción GKEko Iñigo Manuelek bulegoko lanak egiten ditu, tailerrak eta materiala prestatuz. Ondoren, komunitateetara joango da kooperazio-lanak egitera. Joan den astean nire bi kideak komunitatera proiektua egitera zihoazela aprobetxatuz, lagundu egin nien. Hango emakumeekin brodatzen ikasi nuen. Oso integratuta gaude Oaxacan. Lankide batek laguntzen eta irakasten digu, bere senide eta lagunak aurkezten… Keinu hori asko eskertzen da.

Misiones Salesianas gobernuz kanpoko erakundeak Esther Fernández dauka Medellinen, eta hark zehazten du dena primeran doala. Hemengo jendea oso atsegina eta abegitsua da, eta dagoeneko programak lantzen ari gara.

Manuel Iradier Afrikar Elkarteak Patricia Escuteren eta Eva Muroren lana diseinatu zuen. Joan den uztailaren 24an, igandea, Ginea Conakryra joan ziren, eta bertan garatzen da boluntariotza-esperientzia biziko duten proiektua. Proiektuaren izena «Yhangal Bantal Brouwal» da, edo Brouwal udalerrian emakumeen ahalduntzean oinarritutako garapen harmonikoa bultzatzea. Arabako Foru Aldundiarekin sinatutako hitzarmen bati esker finantzatutako proiektua da. Orain, bigarren fasea egingo da.

31 GGKE proiektu

409 eskatzaileren artean hautatuak, 82 gazteetatik (% 79,26 emakumeak (65) eta % 20,74 gizonak (17), 17 Gipuzkoatik datoz (gizon 1 eta 16 emakume); Bizkaitik 49 (9 gizon eta 40 emakume) eta Arabatik 16 (6 gizon eta 10 emakume).

Peru, Honduras, Mexiko, Bolivia, Kolonbia, Ekuador, El Salvador, Guatemala, Gabon, Ginea, Ruanda eta Ugandan kokatutako 31 proiektu sozialetan kokatzen dira beren helmugak. Aukeratutako profilak mota guztietakoak dira: hezkuntza, irakaskuntza, espezialistak kirolean, osasuna, agronomia, ingurumen-zientziak, musika, gizarte-lana, sukaldaritza, psikologia, ingeleseko eta zientzietako irakasleak.

Duela zenbait hilabete, GGKE koordinatzaileek orain helmugako herrialdeetan betetzen dituzten zereginak azaldu zizkieten gazte kooperanteei. Hainbat berezitasun eta gai aipatu zizkieten, besteak beste, garapenerako lankidetzari, nazioarteko bidaietarako osasun-aholkuei edo generoari eta garapenari buruzkoak.

Parte hartzen duten GGKEak honako hauek dira: Garapenerako Lankidetzarako Egoaizia Elkartea, Euskal Herriko SERSO San Viator, “Juan Ciudad” GKE, Ayuda en Acción Fundazioa, Misiones Salesianas, Taupadak Elkartea, Medicus Mundi Bizkaia Elkartea, Edex – Baliabide Komunitarioen Zentroa, Haurralde Fundazioa, Foro Rural Mundial garapenerako elkartea, Solidaridad Vedruna-Solive Elkartea, “Manuel Iradier” Elkarte Afrikanista, ICLI-Ingeniería para la Cooperación y Saluganda Elkartea.