Errenteriako sormen eta kultur industrien poloa bere barruan hartuko duen Agustinetako eraikinaren lanak hasi dira

0

Hasi dira sormen industrien poloa hartuko duen Agustinetako eraikina birmoldatzeko lanak. Hala jakinarazi dute gaur goizean, prentsaurrekoan, Aizpea Otaegi Errenteriako alkateak, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak eta Eneko del Amo, Hirgintzako eta Garapen ekonomikoko zinegotziak.

Lanek gehienez ere 16 hilabete irautea da aurreikuspena eta 2.032.800 euroko aurrekontua dute. BERPIZTU programaren baitan Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 1.000.000 euroko ekarpena egingo du. Errenteriako Agustinetakoa Oarsoaldeko Lehentasunezko Jarduera Eremuan sartutako proiektuetako bat da.

Agustinetako ikastetxe zaharra birmoldatzeko diseinua funtsezko lau premisatan oinarritu da:

    1. Jatorrizko egitura mantentzea.

       

 

    1. Proposatutako programa ahalik eta modurik malguenean gauzatzea, espazioen banaketa unean uneko beharren arabera egokitu ahal izateko eta eraikinak konfigurazio ugari onar ditzan, etorkizunean instalazioak aldatu beharrik gabe.

       

 

    1. Eraikinaren izaera eraldatzea, eta eraikin publiko bihurtzea. Horrek esan nahi du eraikina kalera eta herritarrengana “irekiko” dela.

       

      Zentzu horretan, garrantzi berezia du lorategiaren tratamenduak; orain arte gune itxi eta pribatu bat izan da, baina auzora irekiko da, aisialdi-gune gisa, eta eraikinean gertatzen denarekin lotutako gune gisa. Era berean, “plaza” bat ere egongo da; hots, eraikinaren erabiltzaileen eta bisitarien arteko bilgune eta topagune bat, non, gainera, ekitaldiak antolatu ahal izango diren, lorategira irekita.

       

 

    1. Eraikina energetikoki eraginkorra izango da, kontsumo oso baxua izango du, estandar zorrotzak beteko ditu eta A motako sailkapen energetikoa izango du.

       

 

Eraikinaren dagokionez, birmoldaketa egiteko lanak joan den astean hasi ziren, baina, eraikina gehiago hondatu ez zedin, iaz teilatuaren konponketa bukatu zuten.

Aurreikuspena da 2024 urtearen hasieran ekipamendu berria martxan egotea.