Markina Xemeinek bat egin du «Euskadi Lagunkoia» proiektuarekin

0
27/07/2022 Luis Egurrola Markina-Xemeingo alkatea eta Lide Amilibia Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordea.. Markina-Xemein Bizkaiko udalerria Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak bultzatutako 'Euskadi Lagunkoia' proiektuari atxikiko zaio, komunitateko parte hartze prozesuak sustatzeko herritarren bizi kalitatea hobetze aldera. PAÍS VASCO ESPAÑA EUROPA VIZCAYA SOCIEDAD IREKIA

Markina-Xemeingo udalerria Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak bultzatutako “Euskadi Lagunkoia” proiektuari atxikiko zaio, ondorengo helburuekin: Komunitateko parte-hartze prozesuak sustatzea; Herritarren bizi kalitatea hobetze aldera, udalerriaren eskumen alorretan aldaketak egin daitezen ahalbidetzea; Adineko pertsonek herri eta hirietan ongizatea sortzeko duten potentziala aprobetxatzea; eta Euskadiko ekimen lagunkoien sare bat sortzea;

Luis Egurrola Markina-Xemeingo Alkatea eta Lide Amilibia Gizarte Politiketako Sailburuordea atxikimendu-dokumentua sinatu dute gaur goizean, Eusko Jaurlaritzak euskal hiriburuan duen egoitza nagusian. Bertan, Osasunaren Mundu Erakundeak (plangintza, ezarpena, ebaluazioa eta etengabeko hobekuntza) helburuak garatzeko ezarritako lan-metodologia eta lau faseko zikloa aurreikusteen dira.