Aste Nagusia bere distira guztiarekin itzuliko da Donostiara

0

Bi urteko etenaldiaren ondoren, kanoikada Alderdi Ederren entzungo da berriro, Donostiako Aste Nagusiaren hasiera gisa. Abuztuaren 13an hasiko da jaia, eta ekitaldiz beteriko egitaraua izango da, non proposamen tradizionalak eta mota guztietako publikoarentzako berrikuntzak izango diren.

Kanoikadak zortzi eguneko festari hasiera emango dio, eta bertan programaz gozatzera animatzen diren pertsona guztiek gustuko proposamenak aurkituko dituzte. Erraldoiek eta buruhandiek, zezen suzkoek, su artifizialek, kontzertuek, kirol jarduerek, kale antzerkiak, txarangek, dantza taldeek, herri kirolak, food truck-ek eta artisautza postuek kolorez eta festaz beteko dituzte hiriko kaleak.

‘Artillero’-ren doinuek festari hasiera eman ostean, `Holi Fest-ak gozamenerako aukera emango die gaztetxoei Boulevardean, kolorezko bainu itzel batekin. Ondoren, txistularien alarde tradizionalak hartuko du lekukoa. Konstituzio Plaza musikaz beteko du, dibertitzeko aukera anitz eskainiko dituen aste bati hasiera emanez.

Aurtengo Aste Nagusiak 30 gune hartuko ditu. Hala, ohiko Boulevardari, Konstituzio Plazari, Sagueseri edo Alderdi Eder parkeari Aiete Jauregiko Lorategiak, Loiolako Erriberak edo Urumea Ibaia gehituko zaizkie.

Jaietako zinegotzi Jon Insaustiren esanetan, “bi urte geroago, Aste Nagusiaren esentzia berreskuratuko dugu, distira guztiarekin itzuliko da eta, hala espero dugu, errespetuzko eta bizikidetzako giroan, erasorik gabe”.

2022/07/28-an argitaratua