Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Bingen Zupiriari elkarrizketa egingo diote Radio Popular-eko “Egun on Bizkaia” saioan. Bertan, Lehendakariak iragarriko dituen neurriak aipatu ditu. Neurri horiei esker, herritarrek aurre egin ahal izango diote inflazioaren gorakadari eta bizitzaren garestitasunari. Horrez gain, Espainiako eta Kataluniako gobernuek katalanaren erabilerari buruz egindako akordioa edo egiteke dauden transferentziak ere aipatu ditu.