Gaur arratsaldean, Osoko Bilkuran, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren agindua betetzeko proposamen teknikoa onetsi da, eta horren bidez Cespa/Garbialdi/Samos ABEEak emango du zerbitzu hori Horretarako, egun zerbitzua ematen duenak (Valoriza) ezinbesteko denboran zehar zerbitzua ematen jarraitzea onetsi da, ABEEari lau urterako zerbitzua esleitzeko izapideak hasi bitartean
Arratsaldean, Barakaldoko Osoko Bilkuran onetsi da bideko garbiketarako eta zabor bilketarako kontratuari buruzko epai irmoa betetzeko prozedura abiaraztea. Kontratu hori 2018an esleitu zitzaion Valoriza enpresari, Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa nahitaez bete beharreko ebazpena betetzeko. Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak epaia eman du, eta horren bidez ebatzi du Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoa erratu zela eta Cespa/Garbialdi/Samos ABEEak eman behar duela zerbitzu hori. Hori horrela, Barakaldoko alkate Amaia del Campok lan talde tekniko bat sortu zuen kontratuaren eskumeneko arlo guztiekin, epai hori betetzeko proposamena lantzeko, Udalaren interesak zainduta eta zerbitzua bermatuta. Neurri hori gaur onetsi da Barakaldoko Osoko Bilkuran EAJ-PNV alderdiaren aldeko botoekin, eta gainerako udal taldeen abstentzioarekin.
Zehazki, epai irmoa betetzeko proposamen teknikoa egingo da Valoriza enpresak esleitu zitzaizkion baldintzen arabera zerbitzua ematen jarraitzeko helburuarekin, eta aldi berean, presaz prestatuko da ABEE esleipendunaren sarrera, zerbitzua ahalik eta lasterren ematen hasteko. «Esta es la única alternativa que da cumplimiento a la sentencia, salvaguardando los intereses municipales y garantizando la prestación del mejor servicio posible a los y las barakaldesas», ha indicado Jon Andoni Uria, concejal de Obras y Servicios para los Barrios y la Ciudad, que ha agradecido el trabajo del personal técnico. Osoko Bilkuran onetsitako proposamenari erabaki horren eskumeneko arlo guztiek aldeko txostena egin diote, besteak beste, udal zerbitzuek, kontratazioak, lege aholkularitzak eta idazkaritzak eta esku-hartzeak.
Gainera, esleipendun berria haste aldera, langile teknikoek 2018an esleitutako kontratuaren memoria ekonomikoa eguneratu dute, sinatutako hitzarmenaren arabera langileen soldata eguneratuak eta egungo kostuak barne. Eguneraketa hori dela eta Udalak 1,1 milioi euro gehiago ordaindu beharko lituzke urtean zerbitzu horrengatik.
Arratsalde honetako Osoko Bilkuran proposamen hori onesteak abiarazi du epaia betetzeko prozesua, eta gainera, urrats garrantzitsua da bide garbiketako eta zabor bilketako zerbitzua hirian bermeekin ematen dela ziurtatzeko.