Bilboko  eraso sexisten kontra sentsibilizatzeko eta prebenitzeko kanpaina berria datorren Aste Nagusirako

0

Bilboko Udala hasi da zabaltzen eraso sexisten kontra sentsibilizatzeko eta prebenitzeko kanpaina berria datorren Aste Nagusirako; izan ere, abuztuaren 20tik 28ra da ospatzekoa urian Aste Nagusia.

Gaur goizetik aurrera hasi da agertzen, Udalaren sare sozialetan, www.bilbao.eus webgunean eta uriko plaza eta kaleetan kokatuta dauden publizitate-euskarrietan, eraso sexisten kontrako gaitzespena –are jaietan ere– hasi da zabaltzen.

Bilbok erasoen kontrako jarrera adierazten du, eta «SOLO SÍ ES SÍ / BAKARRIK BAI DA BAI» leloa hautatu du herritarrak baiezkoaren garrantziaz sentsibilizatzeko. Goiburu berriokin, segida emango zaio orain hurrengoko Aste Nagusian (2019) abiarazitako kanpainari, baiezkoaren gakoa erantsi baitzitzaion, gizonei nahiz emakumeei jabeltzeko era baten gisara, emakumeen ahalduntzea lortzearren eta gizonen eta gizarte osoaren erantzukizuna galdegitearren.

Hautatutako diseinuari dagokionez, Marijaia ageri da, Bilboko jai berdinzale eta begirunezkoen defendatzaile nagusia, besoak eta eskuak goratuta, matxismoa erdeinatuz. Lelo berria, «SOLO SÍ ES SÍ / BAKARRIK BAI DA BAI«, ageri da irudiaren erdian, beste mezu herritarren artean dagoeneko oso hedatu honekin batera: «NO ES NO / EZ BETI DA EZ».

Bizkaiko hiriburuko Udalak abuztuaren 20a baino lehenagoko egunetan aurkeztuko du kanpaina osoa, eta halaber zer protokolo eta udal baliabide eskainiko diren, Aste Nagusian inork eraso sexistaren bat jasanez gero.