Jose Maria de la Presa Athletic Clubeko zuzendari ohiaren heriotza

0
PRUEBA

Athletic Clubek deitoratzen du Jose Maria de la Presa Pinedo zuzendari ohiaren heriotza 82 urte zituela. 1972tik bazkide eta Santutxu FC taldeko lehendakariorde ohia, batzordekide izan zen bai 1990/91 denboraldian Jose Julian Lertxundi buru izan zuen batzordean, bai 1994tik 2001era Jose María Arrate buru izan zuen batzordean, non batez ere arlo ekonomikoarekin lotutako gaiez arduratu zen.

Athletic Clubek bere familia eta lagun guztiei doluminak helarazi nahi dizkie une triste hauetan.