Barrakak Bilboko Etxebarria parkera itzuliko dira abuztuan

0

Barrakak Etxebarria parkera itzuliko dira abuztuan. Zehatz esateko, barraka-gunea hilaren 12an (barikua) 17:00etan irekiko da, eta irailaren 4an itxiko da.

Nolanahi ere, inaugurazio ofiziala Aste Nagusiko txupinazoaren bezperan egingo da, abuztuaren 19an, eta, ohi bezala, Bilboko alkate Juan Mari Aburtok inauguratuko du.

Guztira, Bilboko Udalak 73 atrakzio instalatzeko baimena eman du –2019an baino bat gehiago–. Horien artean hauek egongo dira: helduentzako hamaika atrakzio, haurrentzako hamalau, sei txurro-denda, orotariko hamazazpi etxola, lau taberna -terrazarekin-, ikuskizunak, trebetasun-makinak, ausazko jokoak… eta, jakina, zirkua.

Etxebarria parkeko barraka gunea ahalik eta esparrurik inklusiboena izan dadin, aurten lehenengo biderordutegi bat ezarri dugu zaratarik gabeko tarteak izan daitezen, autismoa jasaten duten pertsonek ere gozatu ahal izan dezaten barraketan, inolako kalterik gabe. Hala, abuztuaren 21ean, 24an eta 26an (17:00etatik 20:00etara) barrakek musikarik eta bestelako soinu altu eta sarkorrik gabe funtzionatuko dute.

ZIRKUA

Barraka guneko gainerako atrakzioak bezala, zirkua abuztuaren 12tik irailaren 4ra egongo da irekita.

Muntatze-lanetarako aldia berbera izango da da guztientzat: abuztuaren 8ko 9:00etatik irailaren 5eko 22:00etara.