Bilboko Udal Musika Bandak 8 kontzertu eskainiko ditu Areatzako Kioskoan

0

Bilboko Udal Musika Bandak ez dio hutsik egingo bere publiko fidelari, eta 8 kontzertu eskainiko ditu Areatzako Kioskoan, egunero eguerdiko 12:00etan. Kontzertu horietarako errepertorio oparoa aukeratu da, pasodobleetatik eta zarzueletatik hasiz, klasikoetatik igaroz, baita eszenatokian dantza eta gaitak uztartuz.

Bilboko Udal Musika Bandaren emanaldiak Kioskora itzuliko dira, ehun urtetik gorako taldeak 1895eko ekainaren 9an lehen kontzertua eman zuen toki berera.

“Musikarekiko sentitzen duten grina kutsatzea espero dute”, eta horretaz arduratuko dira aire zabaleko matine hauetan batuta txandakatuko duten Jose R. Pascual-Vilaplana zuzendaria eta Iñaki Urkizu zuzendariordea taldeko berrogei kide baino gehiagorekin batera.

Aste Nagusian kolaborazio bereziak sartzeko ohiturari eutsiz, Bilboko Udal Musika Banda Aiko Dantza Taldearekin eta Eltziegoko Gaiteroekin batera arituko da.

José R. Pascual-Vilaplana (abuztuak 22, 23, 24 eta 25) Muroko maisuaren eta Iñaki Urkizu (abuztuak 21, 26, 27 eta 28) zuzendariorde beasaindarraren gidaritzapean, Areatzara hurbiltzen diren bilbotarrek askotariko errepertorioaz gozatzeko aukera izango dute, hainbat gai jorratuz: “FESTARAKO MUSIKA”, “MUSIKA ETA EGINTZA, “PASODOBLEEN ETA GAITEN ARTEAN”, “DANTZALDIA”, “ONGI ETORRI”, “ZARZUELAKO PRELUDIOAK ETA TARTEKOAK”, “ZEZENKETEN PASODOBLEAK” eta “NAOHIRO IWAIREKIN GOGORATZEKO MUSIKA”.

Kantu herrikoiak eta jai-girokoak eta estilo ezberdinak uztartuko dituzten programak dira, hala nola zarzuela, euskal konposizioak, jazza, musika latinoa, pasodoblea, antzerki musikala, popa, soinu bandak, guztiak oso ezagunak diren musika piezak.

Aipatzekoak dira Eltziegoko Gaiteroekin abuztuaren 23an (asteartea) eta Dantza Aiko Taldearekin hilaren 24an (asteazkena) eskainiko dituzten baterako emanaldiak euren musika eta dantzak bandaren interpreteenari gehituz.