Lau estropadekin Arraun Festak asteburu honetan Hondarribian denetariko ekitaldiekin

0

Lau arraun estropada jokatuko dira asteburu honetan Hondarribiko uretan. Denak aurkezteko ekitaldia gaur bertan burutu da Udaletxeko Areto Nagusian, eta han izan dira besteak beste, Juan Mari Altuna Jarduneko Alkatea eta Joxemi Elduayen Hondarribia Arraun Elkarteko presidentea.

Juan Mari Altunak azpimarratu du arraun asteburuak duen garrantzia oso handia dela. “Estropada ardatz hartuta, Hondarribian egun edo asteburu ederra pasatzeko aukera egongo da. Bi urte oso arraro bizi izan ditugu mundu mailako pandemia bat bitarteko, baina zorionez, berriz ere normaltasun antzeko batetara bueltatu gara, eta berriz animazioa eta koloreak bueltan izango ditugu gure herrian. Eskerrikasko eta zorionak egiten duten lan guztiagatik eta animorik bizienak Arraun Elkarteari bere ibilbidean”.

Joxemi Elduayenek eskerrak eman dizkio “Udalari, eta egun handi hau ondo joateko lan egiten duten guztiei. Guztiontzat oso zailak izan diren bi urteren ondoren Arraun Festen inguruan guztiok ongi pasatzeko aukera ederra daukagu. Afizioari dei egiten diot kalera berdez atera dadin, eta arraunlariak animatzeaz gain, kamiseta berdea jantzi eta balkoiak kolore berdez apaintzea eskatzen dut”.

Larunbata, abuztuak 6:

11.00: suzirien jaurtiketa.
11.00: ABIYUAN fanfarrea hiriko kaleetatik ibiliko da.
12:00 – 20:00 “BM” TXIRRISTA PUZGARRIAK txikientzat, Santiago kalean (Madalen plaza).
12.30: IZUGARRIA Erraldoi eta Buruhandien Konpartsak Hondarribiko kaleak zeharkatuko ditu.
13.00 – 15.00: ELEKTROPATXARANGA.  ROCKALEAN – “GAZTE POTEOA”, San Pedro kalean.
17.00: kalejira herrikoia zale guztientzat, San Pedro kaletik estropada-eremuraino.
17.40: «Nesken ONDOAN BANDERA» (Euskotren Liga)
18.13: Hondarribiko XXXV. Bandera – MAPFRE SARI NAGUSIA (Eusko Label Liga).
20.00 – 22.00: Abiyuan fanfarrea Portuan zehar ibiliko da.
20.00 – 22.00: SCOOBYBAND ORKESTRA San Pedro kalean.
22.00 – 02.00: DJ KANUPIren emanaldia Arrantzale auzoan.

Igandea, abuztuak 7:

10:00 – XIV TXINGUDIKO BANDERA (ETE Liga)
11.30: HONDARRIBIKO ARRANTZALEEN KOFRADIAKO XVI. BANDERA. (KAE1 Liga).
12:00 – 20:00 “BM” TXIRRISTA PUZGARRIAK txikientzat, Santiago kalean (Madalen plaza).
13.00 – 15.00: ABIYUAN fanfarrea Portuan zehar ibiliko da.