Athleticeko emakumezko jokalarien egoera

0

Asteak aurrera doaz eta lan-karga handitzen ari da lehoientzat. Naia Landaluzek lesio muskularra izan zuen Boltañan. Orozkokoak mindu egin zuen eskuineko adduktorea eta ez zuen Pirinioetako azken saioa amaitzerik izan.

Bestalde, Naroa Uriarte eta Irene Oguiza taldetik kanpo aritu dira lanean denboraldiaurrearen hasieran. Bakioko atzelariak ebakuntza-gelatik igaro beharko du laster, lotailu gurutzatua hausteagatik ebakuntza egin zioten belauneko atxikidurak kentzeko. Uriarteren baja, beraz, espero baino gehiago luzatuko da.

Oguiza, berriz, lan kontserbadoreagoa egiten ari da lunbalgia batengatik. Durangokoa lan orduak pilatzen ari da, bilakaera onarekin, baina oraindik ez da bere taldekideekin entrenatzen.

•    Naia Landaluze: 2. graduko giharretako lesioa, eskuin hankako adduktorea. Fisioterapia lanari ekin dio.
•    Naroa Uriarte: Abuztuaren 17rako programatutako ebakuntza, joan den otsailean eskuineko belaunean egi zioten ebakuntzako atxikidurak kentzeko.
•    Irene Oguiza: lunbalgia. Taldetik kanpo lanean ari da.