Arantxa Tapia: «Euskadik onartu egiten du Legea, baina asko hitz egin beharko dugu energia aurrezteko neurriekin zer gertatuko den aztertzeko»

0

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak gaur goizean Onda Vascari eskainitako elkarrizketa batean azaldu duenez, Euskadik beti hartzen du bere gain Legea, baina energiaren ibilbide-orri propioa du, eta “asko hitz egin beharko dugu energia aurrezteko neurriekin zer gertatuko den aztertzeko. Errege Lege Dekretuak beste arau batzuekin bizi behar du, hala nola elikagaien segurtasunarekin, laneko osasunarekin eta kaleetako pertsonen segurtasunarekin, batez ere, emakumeenarekin”.

Euskadi eredugarria izan da energia aurrezteko politikan, Tapiak esan duenez egun hauetan, eta bere plan propioa landu du: “Lankidetza eskatzen zaigunean, leialtasun handienarekin eta modu eraikitzailean lan eginez egiten dugu”. Hala adierazi dio sailburuak Ribera ministroari, “elkarrizketa irekia dugu”. “Gure komunikazioa gobernu artekoa da. Baina aldez aurreko elkarrizketa egin behar genuen, eta ez a posteriori, Lehendakariak adierazi duen bezala. Ezin dugu Errege Dekretu batekin topo egin eta kito. Gauzak ondo egin ahal izatea da eskatzen duguna, epe laburrera neurriak hartuz, baina baita epe luzera ere, eta ondo eginez”.

Mundu mailako egoera ekonomikoari eta udaren osteko euskal industriaren perspektibei dagokienez, Tapiak honako hau adierazi du: «Geopolitikak globalizatuta egotearen garrantzia erakusten digu, baina hornidura-kateen ekoizpenaren gutxieneko bermea zainduz, hain zaurgarriak izan ez gaitezen”.