BiscayTIK Fundazioak, administrazioa modernizatzeko, udal-sistema informatikoak berritzeko eta herritarrak Administraziora hurbiltzeko dituen helburuen barruan, beti Interneten eskuragarri dauden leihatila birtualak sortuz; bere proiektuari atxikitako Toki Erakundeen web-atarietarako diseinu berriak prestatzen dihardu. Ekimen honen barruan, BiscayTIKek 94 atari berritu ditu dagoeneko, hau da, atxikitako udalen eta mankomunitateen ehuneko laurogei baino gehiago berritu ditu.
Toki Erakundeentzat egindako atari berriek diseinu bisualagoa eta eskuragarriagoa eskaintzen diete atari hauetara izapide telematikoren bat egitera, herri edo mankomunitateari buruzko informazioa kontsultatzera, besteak beste, joaten diren erabiltzaileei. Diseinu horiekin, atariak bisitatzen dituzten pertsonek erraztasun gehiago dituzte nahi dutena aurkitzeko, eta erabilerraztasuna eta erabilgarritasuna indartu egiten dira.
BiscayTIK Fundazioari atxikitako udal eta mankomunitate bakoitzak bere berezitasunak ditu. Informazio kantitatea, zerbitzu motak, beste administrazio batzuekiko harremanak edo erakundeen zeinu eta kolore identifikatzaileak desberdinak dira. Horregatik, diseinu desberdinak daude, bakoitzak bere ezaugarriekin eta web ataria berritzea eskatzen duen udal edo mankomunitate bakoitzaren beharretara egokituta.
Segurtasun elektronikoa bermatuta dago BiscayTIKek sortutako atarietan; izan ere, identifikazio pertsonaleko sistemak, sinadura aurreratua, denbora-zigilatzeko mekanismoak eta EV (Extended Validation) egoitza elektronikoaren ziurtagiriak erabiltzen dira, eta horiek babes-gehigarri bat eskaintzen diete izapideak modu telematikoan egitea erabakitzen duten pertsonei.