Eusko Jaurlaritzaren 40 urteko nazioarteko harremanak aztertzen dituen liburua plazaratu du Alexander Ugaldek

0
PRUEBA

Dagoeneko kiosko eta liburudenda espezializatuetan topa daiteke Las relaciones internacionales de la Comunidad Autónoma del País Vasco. Balance de cuarenta años y perspectivas (1980-2021) [Euskal Autonomia Erkidegoko nazioarteko harremanak. Berrogei urte eta perspektiben balantzea (1980-2021)], Alexander Mirena Ugalde Zubirik idatzia eta HAEE-IVAPeko (Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea) Argitalpen Zerbitzuak argitaratua.

Historialaria, Zientzia Politikoetan eta Soziologian doktorea eta Euskal Herriko Unibertsitateko Nazioarteko Harremanetako irakaslea, Alexander Ugalde hainbat ikerketa, obra, liburu-kapitulu eta artikuluren egilea da eta landu dituen gaietan artekoak dira Euskal Herriaren historia, euskal nazionalismoa, Gobernu Ez Zentralen kanpo ekintza eta nazioarteko harremanak eta Latinoamerikako eta Karibeko ikasketak

Liburu honek bere ezarri dioten izenburuari erantzuten dio, eta bertan Alexander Ugaldek Eusko Jaurlaritzaren kanpo ekintza errepasatzen du, instituzioa berreskuratu zenetik gaur egun arte, bere bilakaera azken lau hamarkadetan eta bizi izan dituen egoera eta fase desberdinak kokatu eta aztertuz.