Leioa, bikote-lagunari eraso egiteagatik atxilotu dute

0

Ertzainek 42 urteko gizon bat atxilotu dute gaur, asteazkena, goizaldean, genero-indarkeriaren delitu bat leporatuta, bikotekidea jotzeagatik. Biktima osasun-zentro batera eraman behar izan dute.

 

Goizaldeko ordu biak aldera, Ertzaintzari jakitera eman diote gizon bat emakume bat jotzen ari zela Leioako Pinueta auzoko kale batean.

Herritarren babeserako lanetan ari zen eta lekura agertu den patruila batek atzeman du gizona aipatutako kalean oinez zihoanean, eta emakumea negarrez aurkitu dute inguruan, espaloian eserita. Honek agenteei esan die gizona bere bikote-laguna zela, eta buruan hainbat ukabilkada eman dizkiola eta lurrera bota eta arrastaka eraman duela. Emakumeak zituen markak eta lesioak ikusita, eta odola dariola zegoenez, anbulantzia bat mobilizatu dute, eta honek biktima ospitalera eraman du.

Bestalde, gizona genero-indarkeriaren delitu bat leporatuta arrastatu dute.