Donostiako Udalaren deia eraso sexistarik gabeko Aste Nagusi baten alde

0

Donostiako Udalak deia egin du eraso sexistarik gabeko Aste Nagusi baten alde. Udal korporazioa Aste Nagusian jarriko den puntu morean izan da. Puntu horretan eraso sexisten aurkako informazioa eta sentsibilizazioa sustatuko dira, eta era berean, bertaratzen diren emakumeei inroamazioa eta behar duten laguntza emango zaie.

Donostiako alkate Eneko Goiak esan du, puntu horrek Udalak aspalditik egiten diharduen lana erakusten duela, hain zuzen ere, eraso sexisten aurkako arloko lana, informazioa, prebentzioa eta arreta emanez. Era berean, honakoa azpimarratu du: «Dispositibo berezia prestatu dugu jaietan horrelako erasorik gerta ez daitezen, eta hiritarrei dei egin nahi diegu, guztiok konpromisoa har dezagun gure hirian horrelako erasoak ekiditeko».

Bestalde, Berdintasun zinegotzi Ane Oyarbidek segidakoa adierazi du: «Puntu morea batu egingo zaie martxan jarri diren beste hainbat sergurtasun neurriei. Dei egin nahi dugu Donostia eraso sexistarik gabeko hiria izateko».

Puntu morearen ordutegia

 

  • Larunbata, abuztuak 13: 19:00 – 05:00
  • Igandea, abuztuak 14: 17:00 – 05:00
  • Astelehena, abuztuak 15: 15:00 – 05:00
  • Asteartea, abuztuak 16: 12:00 – 15:00 / 19:00 – 04:00
  • Asteazkena, abuztuak 17: 15:00 – 05:00 / 19:00 – 04:00
  • Osteguna, abuztuak 18: 15:00 – 05:00 / 19:00 – 04:00
  • Ostirala, abuztuak 19: 17:00 – 05:00
  • Larunbata, abuztuak 20: 17:00 – 05:00