Donostia, bi atxilotu etxe batean lapurreta egiteagatik

0

Ertzaintzak 41 eta 49 urteko bi gizon atxilotu ditu goizaldean, Gipuzkoako hiriburuko erdialdeko etxe batean egindako lapurretan inplikatuta daudela egiaztatu ondoren.

 

Gaur goizaldean Ertzaintzaren baliabideak abisu bati erantzunez mobilizatu dituzte, Donostia erdialdean bi pertsonak jarrera susmagarria zutela jakinarazi baitute. Lekura agertu diren agenteek informazioa bildu dute bi pertsona horien jarrera argitzeko asmoz, eta egiaztatu ahal izan dute inguruko etxe bateko sarrailak kalteak zituela baina ez zegoela inor barruan.

Horren aurrean, polizia-baliabideek Ertzain-etxera eraman dituzte pertsona horiek, gertatutakoa argitzeko. Bi pertsonei prebentziozko miaketa egin dietenean, motxila batean erremintak, sarrailak behartzeko erabili ohi direnak, eta eskularruak aurkitu dizkiete. Horrez gainera, jatorri ezezaguneko bitxiak eta dirutan sei bat mila euro inguru ere aurkitu dizkiete. Adierazpenetan, bi gizonek ez dute bitxien eta diruaren jatorriari buruzko informazio koherenterik ematen jakin.

Horren aurrean, biak atxilotu dituzte indarra erabiliz lapurreta egitea leporatuta, eta dagozkion polizia-eginbideak hasi dituzte Donostiako Guardiako Epaitegiaren eskuetan jartzeko.

Ertzaintzak lanean jarraitzen du uda garaiko etxeetako lapurreten prebentzioan.